Cultura

Lorea Intxausti

Lorea Intxausti.

Lorea Intxausti Oregi 22 urteko euskal aktore eta dantzaria da. ADE eta ingeniaritza informatikoa ikasten dabil Deustuko Unibertsitatean, eta baita Arte Eszenikoak TAE Donostian ere. Intxaustik paper protagonistetako bat egin zuen ETB1eko ‘Go!azen’ telesailean, June izan zen eta ezaguna egin zen orduan. Bestalde, Vaya Semanita Xtream-en, ‘Fake Trampantojo’ antzerki obran, bikoizketan eta aurkezle lanetan ere ibilia da.

Lorea Intxaustiren kultur gomendioak

Abesti bat: Marenen ‘La estación espacial de Teruel’

Musikari bat: Olaia Inziarte

Liburu bat: ‘Fragmentos’ (Marta Millán)

Antzezlan bat: ‘Familia sarekada’ (Vaivén producciones) eta ‘Johnny Chico’ (Víctor Palmero)

Telesail bat: ‘The Good Place’

Film bat: ‘Cerdita’

Telesail digital bat: ‘Puntu koma’

Kultur espazio bat: La farándula, Donostian

Podcast bat: ‘Benetan zabiz?’

04/02/2023