Bizkaia

Lorea Rementeria: “Non gauden jakiteak aukera ematen digu desberdintasunak zuzentzeko planak egiteko”

Lorea Rementeria

Udalak 25 urte inguru daramatza udalerrian berdintasun politika publikoak garatzen, Berrizko herritarren benetako berdintasunaren bila. Lorea Rementeria Berdintasunerako zinegotziak egungo egoera baloratu du.

Atzean utzi dugun pandemiak, berdintasunaren aldeko borrokan atzerapausoak ekarri ditu?

-Udalak oso gogoan izan ditu une oro egiturazko desberdintasun horiek, eta pandemiaren unerik gogorrenetan egin ziren ekintza espezifikoak abian jartzearekin batera, Berrizko zaintza-sistemaren egoerari buruzko diagnostiko bat egitea erabaki da, udaletako zein azpikontratatutako zainketa-baliabideen kudeaketa eta egoera zein den jakiteko. Azpimarratu nahi dut diagnostiko hau modu parte-hartzailean egingo dela Berrizko gizarte-eragile eta herritar guztiekin.

Zer aurrerapen nabarmenduko zenituzke?

-Berreizen kontziliazio erantzukideari buruzko hainbat diagnostiko egin ditugu azken urteotan (abian dagoen zaintza-sistemaren diagnostikoarekin batera, horri buruzko ikuspegi zabalagoa emango digu) 4 eta Berrizko emakumeek lan-merkatuarekiko dituzten baldintzak eta posizioa aztertu ditugu. Besteak beste, ondorio horiek agerian utzi zuten emakumeek lan-merkatua uzteko arrazoi nagusietako bat familiartekoen eta norbere buruaren zain-tza dela. Non gauden jakiteak aukera ematen digu desberdintasun horiek zuzentzeko planak eta politikak egiteko.

Zertan ari da lanean Berdintasun Arloa une honetan?

-Proiektu nagusi gisa, Berrizko zaintza-sistemaren diagnostikoari buruz modu parte-hartzailean egiten ari den prozesua nabarmentzen dut. Orain, Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzen ari gara, eta, egunerokoan egiten diren beste ekintza askoren artean, herritarrei, bereziki emakumeei, zuzendutako ahaldun-tze-ikastaroak bultzatzen ditugu.

Azkenik, zein mezu helaraziko zenieke herritarrei?

-Jarraitu dezegun berdintasunaren alde lanean eta herrian antolatu diren ekimenetan parte hartzera gonbidatzen ditut.

09/03/2023