Gaixorik dauden pertsonak, desgaitasunen bat dutenak eta senideren batek lagundutako adinekoak. Horixe izan zen, bereziki, joan den ostegunean Gasteizeko Elizbarrutiarekin Frantziara bidaiatu zuten pertsonen profila, Lourdeseraino.
Gasteizko Elizbarrutitik egin duten balorazioaren arabera, aurten ere arabarrek plan horretan izena eman dute Arabatik Loudes Amabirjinera bidaia guztiz antolatu batean joateko, baita osasun-laguntza ere. Eskaini dituzten zenbakien arabera, guztira 200 arabarrek hartu dute parte bidaia horretan. “Pandemia mundialak eragindako murrizketengatik hiru urtez ezin joan izan ondoren, 35. edizio honetan, hiritik eta probintziako hainbat herritatik iritsitako 202 pertsona bertaratu dira”, azaldu zuten. Bertara heldu eta gero, arabarrek Lourdesko Ama Birjinara joan ahal izan dute, eta Elizbarrutiak antolatutako programazio eta martxa bat egin dute guztiek batera. Bidaia horretan medikuek ere parte hartu dute.
Zorionez, bidaiaren antolatzaileek eta Gasteizko Elizbarrutiko kideek egin duten lehen balorazioaren arabera, bidaia arrakasta-tsua izan da, bai izandako parte hartzeagatik, bai bidaiaren garapenagatik.