Gaur hil egin da Luis Gasca, Zinemaldiko zuzendaria izan zena eta komikietan aditua izandakoa. 1933ko irailaren 17an jaio zen Donostian eta aukera izan zuenetik egin zuen lan hiria kulturaz betetzeko.
Gascak goi-mailako eta behe-mailako kultura bereizten zen garaian fantasiagatik eta serie-Zgatik egin zuen apustu, hain zuzen ere, berarentzat garrantzitsuena kulturaz gozatzea zelako, eta hori da, zehazki, donostiarrak utzitako legatu nagusia. Horrelaxe adierazi du Josemi Beltranek, Fantasiazko eta Beldurrezko asteko zuzendaria eta Luisen laguna zenak, Gipuzkoako Kale Nagusian.
Luisek ez zion beldurra izan zentsurari eta 1977. urtean, Zinemaldiko zuzendaria izan zenean, guztiz eraldatu zuen jailadia, desestrukturatu baitzuen eta estilo berriak barneratu zituelako. Gauzak horrela, ekarri zuen Star Wars Donostiara, lehengo aldiz fikzioari lekua eginez Zinemaldiko neurriko jaialdi batean.
Hala ere, nahiz eta donostiar gehienek horrexegatik ezagutzen duten Gasca, gertukoek bere grina azpimarratzen dute, Beltranek adierazi du GKN-n "hitz egiten zuenean bere monstruo kutunei buruz, liburuak prestatzen zituenean nabaritzen zela bere argi hori, kutsakorra zena, zentzu positibo batean".