Buscar
Gipuzkoa

M-8aren inguruko programa antolatu dute Beasainen

Martxoaren 19ra bitartean ekitaldi ugari izango dira, hilaren 8koa nagusiena izanda
Asmubeko eta Beasaingo Udaleko kideak egitarauaren aurkezpenean. | ARGAZKIA: N.G.
Asmubeko eta Beasaingo Udaleko kideak egitarauaren aurkezpenean. | ARGAZKIA: N.G.

Beasaingo Udalak, herritarrekin eta tokiko elkarte eta mugimendu feministekin elkarlanean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan ekitaldi anitzez osatutako egitaraua antolatu du.

Programaren aurkezpen ekitaldian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko aldarrikapenak aurrea egiten jarraitzeko urratsak etenik gabe ematen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute Leire Artola alkateak, Amets Arrospide Berdintasun zinegotziak eta Asmube elkarteko partaideek. Alkatearen hitzetan, “ezinbestekoa da emakumeen eguna aldarrikatzen jarraitzea”.

Hori horrela, atzoko egunetik hasita ekimenak izango dira datorren hilaren 19ra arte. Ekitaldi nagusia, aldiz, martxoaren 8an izango da, Emakumeen Egunean; elkartara-tzea egingo da Erauskin plazan, 12.00etan. Aldez aurretik, Loinazko San Martin plazan herriko ikastetxeekin burutuko da ekitaldia.

Gaur, berriz, Emakumeak eta lihoa erakusketa ikusgai izango Igartza Jauregian. Hilaren 19ra arte egongo da zabalik.

Martxoaren 5ari dagokionez, Legazpiko Doinua Musika Eskolaren eta Asmubeko abesbatzen emanaldia izango da Igartza Jauregian, 18.00etan. Hurrengo egunean, Nire izena, zure izena. Nire ahotsa, zure ahotsa kontakizuna eskainiko du Mireia Delgado ipuin kontalariak. Saioa liburutegian izango da, 17.30ean.

Hilaren 9an, Simone, la mujer del siglo filma ikusteko aukera eskainiko du Usurbe Antzokiak, 18.00etan; eta martxoaren 10ean, Anariren kontzertua izango da Igartza Jauregian, 20.30ean. 12an, berriz, Emakumeak eta Igartza bisita gidatuaren txanda izango da, eta 19an, Beatriz Egizabaren Magma Mia bakarrizketarena.

2023-03-03T02:08:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo