Maialen Chourrautek bere alaba Anerekin hitz egin du zilarrezko domina lortu eta gero Cope irratian. Hau izan da beraien artean euskeraz izan duten solasaldia:
?? Escucha la entrevista a @MChourraut tras conseguir una medalla de plata en los #JuegosOlimpicos
?? Ane, la hija de Maialen, felicita a su madre en directo#LosJuegosEnCOPE #Tokyo2020 pic.twitter.com/Drn8tS2wuW
— Tiempo de Juego (@tjcope) July 27, 2021
-(MAIALEN CHOURRAUT) Anetxu!!!! Anetxu!!!!
-(ANE) Kaixo!!!
-(M.C.) Zer moduz zaude?
-(A.) Oso ondo!
-(M.C.) Sinesten duzu?
-(A.) Ama, oso ondo egin duzu!!!!
-(M.C.) Eskerrik asko! Eta jaso dituzue muxuak? Pila bat bota dizkizuet eh... Gehienak zuretzat, baina denontzat ziren, eh!!!
-(A.) Ama, gauza bat...
-(M.C.) Esan...
-(A.) Hiru dominak dituzu! Urrea, plata eta brontzea...
-(M.C.) Bai, denak eh, gezurra dirudi... Maitea, ez dut sinesten. Ane, bihar gauean hartuko dut hegazkina eta segituan ikusiko gara.
-(A.) Bai, bai.
-(M.C.) Zuek orain ospatu, ospatu fuerte. Bai, Ane? Ospatu ezazue eta ondo pasa.
-(A.) Bai, ama, baina joango gara piraguan ibiltzera...
-(M.C.) Ole, hori bai! Oso ondo! Agur preziosa!