Gipuzkoa

Maibi Dekorazioa

Argiloain Perosterena eta Maribi Arregi

Maibi Dekorazioa eta Ehungintza denda Oñatiko Mendiko kalean kokatuta dago. 1993. urtean ireki zuen Maribi Arregik. Dendari familia batetik zetorren eta bere ametsa egi bihurtu zuen: ehungintzako denda propio bat gidatu. Horretarako, bera eta bere senarraren izenekin (Maribi eta Bittor) batura eginez Maibi jarri zioten negozioari. Gaur egun, Maribiren alabak, Argiloain Perosterena Arregik, dendarekin jarraitzen du. Etxea apaintzeko elementuak eskaintzen dituzte: izarak, koltxak, gortinak, alfonbrak... Bestetik, pandemiaren ondorioz, salmentetan gorakada antzeman dutela aitortu dute, izan ere, jendea denbora gehiago egon da etxean eta lehen kontuan hartzen ez zituen gauzak orain aldatu edo berritu nahi izan baititu.

OSTIRALA 17, DOAN ETA KUPOIRIK GABE

Urtero bezala, NOTICIAS DE GIPUZKOAK Argotek marraztutako egutegia lortzeko aukera luzatuko dizu. Datorren abenduaren 17an eskuratu dezakezu doan eta kupoirik gabe.

13/12/2021