Buscar
Actualidad

Marea horia Arabako lurraldetik zehar

Vitoria lasterketa ‘horiz’ jantziko da Euskaditik aterako den Frantziak Tourra dela eta
Aurkezpenaren irudia
Aurkezpenaren irudia

Egun horia, hainbat arrazoirengatik. Aurten, Vitoria lasterketak edizio historikoa eta ezberdina biziko du ekainaren 24an; izan ere, Euskaditik aterako den eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuko dituen 2023ko Frantziako Tourraren irteeraren inguruan antolatutako ekitaldietako bat izateko aukeratu dute.

Gasteizko Txirrindulari Elkarteak sustatutako proba "mitikoan parte hartuko dutenen maillota horia izango da, Frantziako itzuliarekin bat eginez", azaldu dute gaur Gasteizko Udaletik. Horrez gain, irteeran, Tourreko aurreko edizioren batean parte hartu duten Arabako txirrindulariak omenduko dituzte.

Kirol eta Osasun arloko zinegotziak, Livia Lópezek, nabarmendu duenez, “proba hau da Gasteizko zaharrenetako bat eta arabarrek beren egutegietan apuntatzen duten eta ilusioz horren zain egoten diren ekimenetako bat da. Aurten, gainera, edizio berezia izango da, Frantziako Tourraren zigilua izango baitu. Horixe da mundu osoko kirol arloko ekitaldi handienetako bat eta aurten gure etxetik, Gasteiztik, igarotzeko zortea izango dugu”.

“Aukeraketa hori hamarkada askoan, edizioz edizio, Vitoria lasterketa Estatuko egutegiko txirrindulari-proba zaharrenetako bat baino askoz gehiago izatea ahalbidetzeko jende askok egindako lanari egindako aitorpen ederra da”, aipatu du Hugo Garrigak, Gasteizko Txirrindulari Elkarteko presidenteak, egindako aurkezpenean. Presidenteak eskerrak eman nahi izan ditu Euskadiko erakundeek Grand Dèpart Pays Basque antolatu ahal izateko egindako ahaleginagatik; izan ere, “kirola gainditzen duen eta Arabarako bereziki eta Euskadi osorako aparteko itzulkina ekarriko duen ezohiko mugarria da”.

Lasterketan parte hartu ohi duen txirrindulari kopurua 500 baino gehiagokoa izaten da, baina aurten, dagoeneko kopuru hori gainditu da, nahiz eta oraindik lasterketarako hilabete batzuk geratzen diren. Izen-ematea egindako bi heren Araban edo Bizkaian eta Gipuzkoan bizi dira, eta gainerakoak Estatuko beste toki batzuetatik iritsiko dira.

2023-03-03T13:00:06+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo