Gipuzkoako Kale Nagusian bukatu dugu San Sebastián Eguna dela eta aurreko astean hasi genuen ezagutza elkarrizketekin. Gogorarazten dizuegu helburua saritutako pertsona eta erakundeak ezagutzea zela eta, gaurkoan, Zurriola Antzerki Eskolako Oihana Maritorenarekin, taldeko koordinatzailearekin, hitz egin dugu.
Hiriaren aldeko jardun esanguratsuaren bidez Donostiaren izena famatu duten edota famatzen duten pertsonei nahiz elkarteei ematen zaie Hiritar Merezimenduaren Domina eta, taldearen kasuan, antzezlanen eta euskararen alde egiten duten lana goraipatu nahi izan dute.
Saria jasotzeko, adierazten digu Maritorenak, sorpresa bat prestatu dutela Victoria Eugenian harrerako momenturako.