Gipuzkoa

Maritxu Kajoi: dotore eta umore

Ander Zeziagak, Maritxu Kajoi komisioko kideak, jaien nondik norakoak azaltzen ditu Onda Vasca
Maritxu Kajoi: dotore eta umore
Escuchar
10:38

Gaur ez da jai eguna Arrasaten, baina herrikideek argi dute Maritxu Kajoi denean gozatu beharra dagoela eta hala egiten da 1977tik, ospakizuna egin zen lehen egunetik. Goiz-goizetik hasten dira, hala adierazi du Ander Zeziagak, Maritxu Kajoi komisioko kideak Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian. Jaietako egitaraua irakurtzearekin argi geratzen den zerbait da hori, umorea eta txantxak direlako nagusi programazioan.

Egitaraua

08:00etan Oztopo danen gainetik, etxafleruek Santa Barbaratik mundure.
Aurten sekula baiño gutxiau, Gazte olinpiadetan polbora larrei gastau zalako.
08:30ien Oñatiarrei ongietorrixa Epeleko rotondan, daukien taberna falta dala eta, Maritxuk esku zabalik hartuko dittuelako.
10:00etan Sokamuturra Kanpagorrin, abertzale zezenzalientzat gozagarri.
12:00etan Txosnagunie zabalduko da.
12:00etan Arbolapetatik hasitta, Burrunbazaleak txaranga.
14:00etan Elkartasun argazkixe Palestinan alde txosnagunien (Txosna batzordiak deittute].
15:30ien Musakolako Jai Batzordian eskutik, Korrikako lekukuak apurtzeko umiendako tailerra.
17:30ien Ixatxilipurdin eskutik aisialdi eskaintza hezitzailia, Jokin Zaitegi plazan.
18:00etan Kafe tertulia Maritxupeien Txarapeako jai batzordiakin Atxabaltako karnabaletarako ideia orijinalak hartu deixen.
19:00etan Oria txaranga beteranuan donuek entzungo dittugu Herriko plaza eta inguruen. 20:30ien Maritxui lora eskaintzia Herriko plazan, datorren urtien danok egon gaittezen.
20:35ien Gabonetako argixen pizte ekitaldixa Maritxupeien, Nikolas Maduron eskutik.
Jarraixan gabonetako kantu-papelak Goikobalu eta Izarokin batera.
21:00etan Txita Sound System + DJ txosnagunien (Txosna batzordian eskutik)
23:00etan Dantzaldiaxe Herriko plazan Luhartz-en eskutik.
01:00etan La Fulana Dj-xa Txosnagunien (Txosna batzordian eskutik.
04:00etan Helduen olinpliadak Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta. Hemen ez da adinagaittik diskriminauko, eta tranpaik onartuko.
08:00etan Txaranga Txosnagunetik nasitta.

"Hemen joan behar da dotore", azaltzen du Zeziagak, baina dotoretasun hori propioa denez denetarik ikusten da Arrasateko kaleetan zehar: gorbatak, trajeak eta jakak dira nagusi baina "batzuk bakeroak ere janzten dituzte".

Jaia arratsaldeko festa gisa sortu zen 70eko hamarkadan, baina urteak aurrera egin ahala, koadrillen bazkariak ospatzen hasi zirenez, moldatu da ordutegia eta goizean goizetik hasten da, arratsaldez lagunarteko ekintzak egiten dira eta bihar goizeko zortzitan bukatzen da "baina bihar arratsaldean ere ikusi ahalko dira trajedunak seguru" bukatzen zuen barrez Zeziagak.

 

 

04/10/2024