Bizkaia

Markina-Xemeingo autobus geltokiari ezezkoa eman diote

Markina-Xemeingo Udalak antolatutako galdeketan 226 erantzun jaso dira: 181 kontrakoak izan dira eta 19 aldeko
Markina-Xemeingo autobus geltoki berriaren infografia, BI-633 errepidearen parean kokatutakoa.

Atxondo kiroldegi pareko errepidean, BI-633 foru errepidearen parean, bi bazterbide jartzeari ezezkoa eman diote markina-xemeindarrek. Udalak Bizkaiko Foru Aldundiak egindako proiektuaren gaineko galdeketa egin berri du, “herritarren ekarpenak jasotzea” helburu zuena. Bada, jasotako eran-tzunek argi utzi dute bizilagunek ez dutela apropos baloratzen geltoki berria kokagune horretan eraikitzea. Etxez etxe banatu diren 2.500 esku orrietatik “226 erantzun jaso dira. Autobus geltokia proposatutako tokian kokatzearen kontra agertu dira 181, eta 19 alde”.

Proiektuak hainbat abantaila dituela nabarmendu zuten. Besteak beste, Markina-Xemeineko “egunero herrigunetik igarotzen dira 100 autobus herrigunetik ateratzea”, “arriskuak eta kutsadura murriztea”, “herrigunean beste garraiobide ba-tzuk lehenestea”, erdiguneko “errepidea hobeto zaintzea, mantentze-lanak erraztuz”, bidaien denbora murriztea –zortzi minutu aurreztuz autobus-bidaia bakoitzean edota “Bizkaibus zerbitzuen eta garraiobide publikoen kalitatea hobetzea, eskualdeko gainerako udalerriekin konexioak hobetuz”. Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua gara-tzeko interesa agertu du, “berau lantzeko eta horretara funts batzuk bideratzeko asmoa erakutsi du”; nahiz eta oraingoz egitasmoa geldirik geratuko den.

Parte hartze prozesuan –hainbat bide erabili ziren horretarako–, aurretiaz landutako tankera berdineko prozesui jarraipena eman diena –aurrekontu parte-hartzaileak, Berdintasun eta Energia Planen galdetegiak, zaintzari buruzkoa, adibidz– “bestelako orotariko ekarpenak ere jaso direla azaldu dute Markina-Xemeingo Udaleko arduadunek: “proposatutako eremuan beste elementu batzuk gehitzea edo daudenak egokitzea, geralekuarentzat bestelako alternatibak bilatzea edota herri barruan autobusaren ibilbidea egokitzea”, adibidez. Gaur egun auobusen geltokia erdigunean dago, Abesua kalean.

Sinadura bilketa bi

Bestalde, proeitkari buruzko bi sinadura bilketa ere aurkeztu direla jakinarazi dute. “Batean, 120 herritarren sinadurak jaso dira kokapenaren kontra. Bestean, Hemen Be Bai herriko merkatari elkartearen 46 iritzi aurkeztu dira”. Eta azken sinadura horietatik “41ek desadostasuna agertu diote proposatu den kokapenari”.

Markina-Xemeingo Udalak “entzun egin du herritarren ahotsa, eta eskertu egin nahi die prozesu horretan parte hartu duten herritar guztiei”, gaineratu dute. Orain proiektua birpentsatzeko garaia helduko dela ematen du. “Jasotako proposamen guztiak aztertu eta baloratuko dira, beraien bideragarritasuna aztertuz”, lehendabizi. Eta horrez gain, udal-administrazioaren Lurraldea batzordean mahai gainean jarriko dira jaso diren proposamenak. “Udaletik ez da gai honen inguruan inolako erabakirik hartu”, adierazi dute.

Etiquetas
11/02/2023