Bizkaia

Markina-Xemeingo jaiak “inoiz baino gogotsuago” hartuko dituzte

Tremenda Jauria, Dupla, Su ta Gar edota Oxabi taldeen emanaldiak izango dira Karmenetako gozagarriak
Alarabi izan ohi da Karmenetako protagonista.

Bi urtetan ohi den legez ezin izan dituzte ospatu. Baina itxaronaldia aurki amaituko da. Markina-xemeindarrak “pozik eta gogotsu” daude Karmen jaiak hasteko, Luis Egurrolak azpimarratu duenez. Eta betiko gozagarriak izango ditu: kontzertuak, zesta partidak, barrakak, Alarabiren etorrera, danborrada edota herri bazkaria bueltan izango dira uztailaren 15etik eta 18ra arte.

Musika izan ohi da jai guztietako protagonista, eta aurteangoan, Markina-Xemeinen talde ezagunak arituko dira. Besteak beste, uztailaren 15ean –jaietako txupina botatzen den egun berean– Hilbera, Tremenda Jauria eta Dupla izango dira Zelaiko eszenatoki gainean. Hurrengo egunean, Karmen egunean –uztailak 16an– Su ta gar taldearen txanda izango da. Azkenik, Kuadrilen eguna alaitzeko, eta herri bazkariaren ostean dantzan aritzeko, Motxila Band taldearen elektrotxaranga eta Oxabiren erromeria izango dira.

Aurtengoan betiko hitzordu bereziak izango dira. Bada, pregoia irakurri eta txupina botatzeko lana beteko duena Bizkaiko bertsolari txapeleketan irabazle suertatu zen Nerea Ibarzabalek botako du. Ekitaldia uztailaren 15eko arratsaldeko 18:15etatik aurrera egingo dute, beti ere jaietako ikur den Alarabiren etorreraren ostean. Ondoren ekingo zaio Markina-Xemeinen ohitura bihurtu den kuadrilen bizikleta kalejirari eta tamborradari. Bestetik, Karmen Egunean –uztailak 16an, larunbata– Eixu artisau azoka edota bertsolari saioa izango dira. Azken honetan Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Igor Elortza eta Txaber Altube izango dira oholtza gainean. Azkenik, igandean –uztailak 17an– herri bazkarirako ordua helduko da. Orduantxe, 14:00etatik aurrera, milaka pertsona batuko dira Zelaian, giro ezinhobea sortzen den egunean. Uztailaren 18, berriz, umeentzako egun berezia izango da. – I. Fradua

Karmen jaiak 2022

Puntako

Kontzertuak. Kontzertu nabrmenenak –uztailak 15ean eta 16an– Zelaian izango dira. Hala, txupinazo egunean 22:30etan hasiko dute euren emanaldia Hilbera, Tremenda Jauria eta Dupla taldeek. Eta Karmen egunean, berriz, Su ta gar taldeak 23:30etan ekingo dio bere emanaldiari.

Kirola

protagonista. Herri kirolek edota zesta punta partidek euren protagonismoa izango dute. Bada, Zelaian aizkoran arituko dira Iker Vicente (Euskadiko txapelduna), Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugerza. Bestetik, Uni frontoiak Markina-Xemein Jai Alai Grand Slam txapelketako partidak hartuko ditu.

Etiquetas
06/07/2022