Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, martxoaren 8a, Udalak, udalerriko beste zenbait eragilerekin batera, ekitaldi agenda zabala prestatu da datozen egunetarako. Hasteko, gaur bertan, 16.00etan, gazte eragile taldearekin hausnarketa egingo da Soroetan, baita ostiralean ere, ordu berean.
Larunbatean, 20.00etan Itsas Etxea Auditoriumean, José Sacristanen Sra. De Rojo sobre fondo gris antzezlana eskainiko da, eta astelehenean, Arma Plazako Turismo aretoan, III. Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Egunaren kartel lehiaketaren erakusketa zabalduko da, eta aste osoan bisitatu ahal izango da. Egun berean, Hondarribia Xake Marlaska klubaren eskutik III. Emakumeen Xake Ttopara egingo da Kasino Zaharrean 18.00etan, adin eta maila guztietako emakumeei zuzendutakoa.
Bestalde, martxoaren 7an, asteartea, gazteekin herritik espazio seguruak margotzeko rallya egingo da, 16.00etatik aurrera. Soroetatik atera eta gaztelekuan bukatuko da. Hurrengo egunean, martxoaren 8an bertan, Martxoak 8 enparantzan Emeki elkarteak antolatutako Hondarribian emakumeak sare morea osatzen ikastetxeetako ikasleen elkar topaketa egingo da, 12.00etan. Arratsalde horretan, 20.00etan, Yerma an-tzerkia hartuko du Itsas Etxea Auditoriumak.
Martxoaren 9an Emeki elkarteak bere lokalean haurrentzako ipuin kontalaria eskainiko du (17.00etan) eta ondoren, 19.00etan, Amelia Tiganusen hitzaldia egingo da Itsas Etxean. Martxoaren 11n, larunbata, Emekiren Bixi bixi pala txapelketa burutuko da Soroetan, (10.00-14.00) eta gero bazkari bat ospatuko da Klink elkartean. Agenda ixteko, Una joven prometedora filma proiektatuko da Itsas Etxean martxoaren 12an, igandea, 19.30ean.