Buscar
Gipuzkoa

Mendi eta Abentura Astean murgilduta dago Ormaiztegi

Igandean mendi irteera egingo da eta parte hartzeko ostirala baino lehen izena eman behar da
Asteartean hasi eta igandera arte luzatuko da Mendi Astea. | ARGAZKIA: N.G.
Asteartean hasi eta igandera arte luzatuko da Mendi Astea. | ARGAZKIA: N.G.

Asteartetik hasi eta datorren igandera bitartean ospatuko da Ormaiztegiko Mendi eta Abentura Astea. Emanaldiak izango dira bertan eta bertaratutakoek munduan zehar bidaiatuko dute eskalada, alpinismoa eta eski trabesien bitartez. Besteak beste, Laponia, Maroko, Peru, Tailandia, Jordania, Txindoki, Murumendi, Anboto, Itxina, Aloña edota Putterrin bisitatuko dute ikusleek, hainbat ikus-entzunezkoren bidez.

Bestalde, ostegunean, omenaldia egingo dio Mendi Taldeak Txema Txema Ainzi, eguneko emanaldia hasi aurretik. Ainz Ormaiztegiko Kirol Elkarteko lehendakaria eta Medi Asteko kolaboratzailea izan zen.

Igandean, aldiz, bi orduko mendi ibilaldia egingo da, goizeko plan gisa. Ibilbidea udaletxea-Arandia-Urbizu-Zelandieta-Española-Liernia-Ormaiztegiko Plaza izango da. Izen-ematea azaroaren 11a, ostirala, baino lehen egin behar da, kultura@ormaiztegi.eus helbidean. Arratsaldean, berriz, gaztaina jana egingo da.

Argazki erakusketa

Iban Toledoren eskutik, argazki erakusketa batez disfrutatu ahalko da Gizarte Etxeko sarreran, Mendi eta Abentura Astearen baitan. Erakusketak John Muril Trail izena darama eta azaroaren 8tik abenduaren 18ra bitartean bisitatu ahalko da.

2022-11-09T20:21:10+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo