– Noiz hasi ziren migra-tzaileak Irunera ailegatzen?
O.G. –Irunera beti ailegatu dira migratzaileak eta Irungo jendea ere bertze lekuetara beti joan izan da. Bere kokapenagatik, pasabide leku bat da. 2018. urtean, Afrikatik Europa iristen ziren migratzaileek hartzen zuten bidea aldatu zen. Oztopatua izan zelako gertatu zen hai eta horrela, Europako leku desberdinetara ailegatu nahi zuten pertsonek Iberiar penintsula zeharkatu eta bidean Irun aurkitzen hasi ziren. Afrika iparraldekoak dira gehienbat. Gainera, 2015a eta gero, Frantziar estatua bere lurraldeko mugak kontrolatzen hasi zen, arriskuak zeudela arrazoituz. Horrek suposatu zuen migratzaileak Irundik aurrera pasatzen hasten zirenean, geldiarazi eta Frantziako poliziak bueltan bidaltzen zituela. Testuinguru horretan, 2018ko udan, hasi zen Irungo Harrera Sarea martxan.
Zergatik etortzen dira migratzaileak Europara?
O.G. –Galdera motza bada ere, ez da galdera erraza. Batetik, ez dakit zergatik erabakitzen duen pertsona bakoitzak migratzea. Erabaki asko daude: gehienek maitasunagatik migratzen dute. Gure kasuan, Afrikatik heldu direnetan, familiakoren bat beraien zain dagoelako hartzen dute normalean bidea. Hori ere maitasuna da. Beste arrazoi bat izan daiteke lanagatik edo hizkun-tza ezagutzen dutelako heldu direla. Beraien jatorrizko herrialdean bizimodu duina izatea zail dutelako. Hala are, Afrikar kontinentetik gertatzen diren 100 migraziotatik zazpi bakarrik dira Europara.
Zer egiten duzue Harrera Sarekoek beraiek laguntzeko?
J.M. –Irungo Harrera sarean talde bat gara eta lantalde desberdineak ditugu. Whatsappez antolatzen gara eta hiru taldetan banatzen gara. Gautxori da lehen taldea. Geltokira hurbildu eta Gurutze Gorriko aterpera eramaten laguntzen diegu. Hurrengo egunean, Harrera taldearen bidez, informazioa ematen diegu, San Juan plazan. Hor dago gure bulegoa eta hor ematen diegu muga segurtasunarekin zeharkatzeko informazioa. Dakizuenez, Bidasoan jende aunitz ari da itotzen eta hagitz zaila da zeharkatzea. Azkenik, Kale Nagusian dugun arropategiaren bidez, trantsituan dauden pertsonek behar dituzten arropa, motxila edo tresnak banatzen ditugu. Hala ere, ez dago aldioro behar berdina. Udako eta neguko beharrak ez dira berdinak. Horrela, adibidez, norbaitek une jakin batean ematen badizkigu txamarra pilo bat, ba momentu horretan gelditzen dugu txamarrak hartzeko behar hori.
Nola sentitzen da migratzailea?
J.M. –Pertsona bat bezala tratatzen duten lehendabiziko aldia dela erran izan digute maiz. Imajinatu zer nolako bidaia egin duten urteetan. Gurekin kafe bat hartuz partxisean, kartetara jostatzen egon hutsagatik, hori sentitu izan dute. Goxotasuna ematea gustatzen zaie.
A.A. –Pentsatu migratzaile batek zenbat denbora izan behar izan duen etxetik abiatu eta Euskal Herrira arte ailegatzeko. Urteak pasatu dira eta ez beti jende laguntzailearekin. Diru falta eta bortizkeria adibidez, pairatuz. Horren ondorioa da bere buruaren autoestima baxuarekin eta baloreak zaurituekin ailegatzen direla. Garran-tzitsua da behar materialei eran-tzutea baina askotan, agian, pertsona batii hurbiltasuna eskaintzea.
Seguru sentitzen al dira migra-tzaileak zuekin daudenean?
J.M. –Denetik pasatu zaigu Harrera Sarrerakoei. Gaur egun, migratzaileek badakite tren geltokian gaudela baina lehenago ez zekiten ezer. Orain, lasaiago etortzen dira. Badakite hemen gaudela eta zer egiten dugun. Hasiera batean ez zen ezer erreza ez beraientzat eta ezta gure-tzat ere. Konfiantza irabazi beharra genuen. Orain pasatu direnenek emandako informazioarekin, badute gure berri eta segurogo sentitzen dira gurekin.
Nola ezagutu zenuten Ibrahima?
J.M. –Autobus geltokian ezagutu nuen Ibrahima 2018an eta Martindozeneara eraman genuen. Gaixorik egon zen eta sukarrarekin Gurutze Gorrira ere eraman genuen. Leku desberdinetan ez zioten osasun arreta egokirik eman eta aterpetxe batera bidali zuten.
A.A. –Urri bukaeran iritsi zen Irunera eta gero jakin dut Bilbotik iritsi zela eta taldean etorritako batzurekin Hendariara pasatu zela. Poliziak bertze batekin harrapatu zuen Ibrahima eta Ficobako espaloi bazterrean utzi zuen. Nik handik bi egunera ezagutu nuen. Dozena bat pertsona elkarrekin zeuden, horietako bat Ibrahima zen eta mobil bat kargatzen ari zen. Hurbildu nintzen eta Harrera Sarea ezagutzen zuela esan zidan. Besteak iritsi berriak zirela eta beraiengana hurbiltzeko laguntza eskaii zidan. Ni joan nintzen laguntza eskaintzera baina berak eskaini zidan niri.
Zuen ustez, zein izan daiteke arazoaren konponbidea?
A.A. –Inozentziatik azalduz hasiko naiz. Gainerakoek zorroztuko dute erantzuna. Pertsonak batek mugitu nahi edo behar balu, ez legoke arazo handirik ez bada naturak dituenak. Hori bakarrik izanen balitz, nahiko moldatua legoke. Baina ez balu inork polizia, estatu, enpresa, trafikatzaile batekin topo egite errezagoa litzateke. EHtik hasita, ez balego mugarik, arazoa errezagoa litzateke. Soluzioaren hasiera bat litzateke.
O.M.–Mugak kendu eta jendeak askatasun hori izatea ona litzateke. Diskurtso arrrazistek ere kaltea egiten dute. Jendeak nahi duen lekura joateko eskubidea izatea beharko litzateke. Guk Afrikatik nahi duguna ekartzen dugu gu ongi bizitzeko baina beraiek ezin dira etorri. Gu ez gara munduaren jabeak.
A.A.–Bisaduen kontu bat ere badago. Gutako edozein paper batzuk beteta harat joan daiteke baina galdera da.
O. G: Esan dugu, mugarik ez balego ez genukeela arazorik izango. Ekuatorearen marratik hegoalderantz dauden ia guztietzat oso zaila edo ia ezinezkoa da paperak lortzea. Mugitzeko ezetza emateko arrazoiak justifikaziorik ez dagoela eta baimena emanez gero, beraien herrialdera ez direla bueltatuko esaten dietela daude. Amorragarria da. Baimen falta hori da arazorik handiena. Horregatik arriskatzen du jendeak bere bizia eta gastatzen du hainbeste diru eta denbora. Horregatik jotzen du jendeak baimenik gabeko bideetara. l