Buscar
Gipuzkoa

Mikel Serrano izango da PSE-EEren alkategaia

Ia 15 urte daramatza karguan, 2008an Anton Arbuluri lekukoa hartu zionetik
Mikel Serrano. | ARGAZKIA: A.Z.
Mikel Serrano. | ARGAZKIA: A.Z.

Mikel Serrano izango da Zumarragako PSE-EEren alkategaia. Hautagaiaren aurkezpena atzo eguerdian egin zuten, PSE-EEren Zumarraga eta Urretxuko egoitzan.

Ekitaldian Jose Inazio Asensio Gipuzkoak sozialisten buruak eta Nerea Errasti Urretxu eta Zumarragako PSE-EEren buruak ere parte hartu zuten. Biek alkategaiaren dohainak goraipatu zituzten, lanerako gaitasuna eta gertutasuna, besteak beste. Serranok ia 15 urte daramatza alkate karguan. Anton Arbuluri hartu zion lekukoa, 2008an. Atzoko ekitaldian 15 urte hauetan egindako lana azaltzera eman zuten.

2023-02-26T03:31:10+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo