Otsailak 4, Minbiziaren Aurkako Nazioarteko eguna. oroitarazi beharrekoa da, bereziki Gipuzkoan, pandemia dela eta asko okertu direlako datuak. Baina AECCkoentzat garrantzitsuena gaixotasuna gainditzen dutenetan zentratzea da, hala adierazi du Ainhoa Oregik, AECCko gizarte-langileak.
Aurtengo kanpainan desberdintasunak agerian jarri nahi dituzte eta gaixoen artean dauden ezberdintasunek (ekonomikoak, sozialak, geografikoak) minbizian duten eragina adierazi eta horren inguruan hausnartu.
Oregik, gainera antolatu duten Minbiziaren Tourrari buruz hitz egin digu: 4 panelez osatutako erakusketa da eta bertan gaixoek minbiziaren aurrean bizi dituzten desnerdintasunak erakusten dituzte. Momentuz, erakusketa Donostian dago baina Gipuzkoako herrietatik zehar mugituko da.