Gipuzkoa

Mintza proiektua jarriko dute martxan Tolosaldean

Haurrak Euskal Herria plazako parkean jolasten. Argazkia: M.S.S.

tolosaLDEA – Hariadna Kulturaren Sustapena taldeak lehen aldiz Mintza Gipuzkoa proiektua jarriko du martxan Tolosaldean, Erabileraren auzia... erabilerara jauzia lelopean. Hain zuzen, 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta helburua euskaraz hitz egiteko ohitura duten gazteak, ohiturarik ez dutenekin elkartzea da.

2013az geroztik ari dira lanean, eta oraingoan, Tolosaldea aukeratu dute. Hain zuzen, Larraulen, Baliarrainen eta Altzon antolatuko da ekimena, baina eskualdeko beste edozein herritatik apuntatu nahi izanez gero, ez da arazorik izango.

Euskal Herriko zazpi lurraldeetan eskaintza zabaldu ahal izateko, haurrak etxean hartzeko prest dauden familia euskaldunak behar dituzte. Uztailera mugatu nahi izan dute, eta aste bat edo bi egongo lirateke euskara praktikatzen Tolosaldean. Familiek nahi izanez gero, hilabete osorako ere posible izango litzateke.

izen ematea Mintza proiektuan izena eman eta parte hartu nahi dutenak bi baldintza bete beharko dituzte. Alde batetik, familia euskaldunak izan beharko dute, eta bestetik, 12 eta 16 urteen arteko seme-alabak izan beharko dituzte. Apuntatzeko 943 000 333 telefono zenbakira deitu edo min-tza@hariadna.net helbide elektronikora idatzi daiteke. Informazio gehiagorako Mintza proiektuaren webgunera jo daiteke.

31/05/2021