Urola Kostako AEK euskaltegietan Mintzalagun egitasmoa zer den azaltzen egon dira ikasleei aste honetan.
Horrela, Zumaian izan zen, besteak beste, Luis Zulaika Galdos eta euskarari buruz entzuten diren eta sinisten diren “mitoak” eraitsi zituen banan-banan. Esate baterako: euskara ikastea zaila dela.
Zarautzen ere animatu zen Min-tzalagun talde bat, astean behin elkartzen direnean zer egiten duten azaltzeko. Hurbiltasun horri esker, ikasle batzuk animatu dira egitasmoan parte hartzera.
Azkenik, Orion ere, Alberto Agirreazaldegi, Jesus Mari Rodilla Lara eta Jaione Telleria Gil egon ziren egitasmo horrek zenbat eman dien transmititzeko: “Nik lotsa galdu nuen Mintzalaguni esker”.
Hurrengo txanda Zarauzko Udal euskaltegian izango da eta beste hamaika anekdota eta istorio en-tzuteko aukera izango da.
Mintzalagun programaren bitartez, euskara praktikatu eta gauza gehiago egiten dira bertan. Ondo pasatzen dute, giro oso ona egoten da, lagunak egiten dira eta guztiek ikasten dute beti zerbait.
Izan ere, edozein ikasketa prozesu ez da inoiz bukatzen eta egitasmo honek, hain zuzen ere, parte hartzaileek irribarre batez gogora-tzen dituzten bizipenak ere opari-tzen ditu. – Pedro Amundarain