Aktorea, abeslaria eta zuzendaria da Mitxel Santamarina. Antzerkian, zineman eta telebistan egin du bere ibilbide artistikoa. Nabarmentzekoak dira Zentro Dramatiko Nazionalean egindako lanak, 'Como gustéis', zein Arriaga Antzokiaren produkzioetan, 'Erresuma/Kingdom/Reino' zein 'Los enamorados'. Antzerki musikalean espezializatu da, besteak beste, Pabellón 6-eko 'Cabaret Chihuahua' edo 'Chichinabo Cabaret'-en protagonista papera izan du. Telebistan, ETBko hainbat telesail eta saiotan parte hartu du: 'Eskamak kentzen', 'Fake News', 'Barre Librea'… Gainera, badira urte batzuk Santamarinak bere Impro konpainia zuzentzen duela.
Mitxel Santamarinaren kultur gomendioak:
Abesti bat: 'Sargento de hierro' (Morgan)
Musika talde bat: Parcels
Liburu bat: Oraingoa, 'La revuelta de las putas'; zaharragoa, 'Manolito Gafotas'
Antzezlan bat: 'Una noche sin luna', Juan Diego Bottorena
Telesail bat: 'Mare of Easttown' (HBO) eta 'Intimidad' (Netflix)
Kultur espazio bat: Igorreko Kiñu Gaztetxea; eta egon adi laster Deustun zabalduko duten Zart Kulturgintza Espazioari!