Buscar
Gipuzkoa

Modestoenea etxea erostea erabaki du Anoetako Udalak udalbatzan

Balio sentimental handia du herritarrentzat eta erosketaren helburua da herri-ondarea babestea
Anoetako erdigunean dagoen Modestoenea etxea. | ARGAZKIA: N.G.
Anoetako erdigunean dagoen Modestoenea etxea. | ARGAZKIA: N.G.

Datozen asteetan Modestoenea etxea erosiko duela iragarri du Anoetako Udalak. Udal talde osoaren adostasunarekin hartu da erabakia, eta joan den urriko udalbatzan onartu zuten erosketa egiteko 450.000 euroko kreditu-aldaketa.

Eraikina erostearen helburu nagusia da Anoetako herri-ondarea babestea, eta horrela azaldu du Pello Estanga alkateak: “Herritarrentzat balio sentimental handia du Modestoeneak; izan ere, aisirako elkargunea izan da hainbat eta Anoetako hainbat belaunaldirentzat”. Epe laburrean, beraz, erostea erabaki dute ondarea babesteko, eta aurrera begira, berriz, irekita dituzte ate eta aukera guztiak.

Alkateak esan duenez, asmoa dute herritarrekin batera hausnartzeko zein funtzio izango duen eraikinak etorkizunean; eta hori lortzeko modua partehartze-prozesu bat abiatzea izan liteke, beste gai ba-tzuekin egin ohi duten moduan. Izan ere, Anoetako Udalaren nahia da denon artea hartzea erabakia.

Modestoeneak funtzio sozial garrantzitsua bete zuen XX. mendean, Anoetako hainbat belaunaldirentzat bilgunea izan baitzen, eta, horrez gain, estankoa, denda eta taberna ere izan zen hamarkada luzez, beraz, esanahi handia du anoetarrentzat.

2022-11-14T09:31:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo