Gipuzkoa

Morkaiko M.E.k Olatzera antolatu zuen haurren mendi irteera arrakastatsua

Elgoibarko mendi taldeak eta Lila Emakumeen Etxeak 'Emakume Mendi Martxa' antolatu dute martxoak 15erako 'Sallobenteko sekretuak' ibilbidea ardatz hartuta
Haur eta helduek eguzkia izan zuten lagun Mutrikuko Olatz bailaran igandean burutu zuten ibilbidean
Haur eta helduek eguzkia izan zuten lagun Mutrikuko Olatz bailaran igandean burutu zuten ibilbidean / Morkaiko M.E.

Joan den igandean, Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako haurrek mendi irteera egin zuten Olatzera (PR GI-47) Morkaiko M.E.ren gidaritzapean, eta, aspaldiko partez, eguraldia lagun izan zuten.

Aurtengo ikasturteko eguraldiak ez die batere lagundu, eta, horren ondorioz, bi irteera bertan behera utzi behar izan dituzte. Hirugarrenean, berriz, euri jasa izan genuen.

Partaidetza handia

Igandean eguzkiaren laguntzarekin gauzatu zuten ibilbidea. Goizean, Mintxetan elkartu ziren, eta handik Olatzera abiatzeko kotxeetan.

Guztira, 57 haur eta beste horrenbeste heldu batu ziren, giro ederrean.

Inguru ikusgarria

Ibilbideari Olatzeko eliza parean ekin zioten, eta aldaparik gabeko ibilbide ederra egin zuten eguzkipean.

Olatz ingurua benetan ikusgarria da: zelai berdeak, artadiak, baserriak, animaliak eta kobazuloak tartean.

Hiru orduko ibilaldi zoragarriaren ostean, bazkal ordurako Elgoibarrera itzuli ziren.

Hurrengo mendi irteera martxoaren 16an izango da.

Landaketa eta Emakume Mendi Martxa

Morkaiko M.E.aren berriekin jarraituz, martxoak 15ean haurrentzako zuhaitz landaketa antolatu da Natur Taldeak laguntzarekin.

Egun horretan ere, Emakume Mendi Martxa ekimena burutuko da. Morkaiko M.E.k eta Lila Elgoibarko Emakumeen Etxea elkarlanean antolatutako ekintza da.

Elgoibarko biztanle guztiak, bereziki emakumeak, gonbidatuak daude parte hartzera.

Helburuak eta ibilbideak

Ekimenak ibilbideak, paseoak eta martxak aisialdirako aukera bezala bistaratzea nahi du egiteko ohitura ez dutenentzat.

Ere berean, emakumeen arteko saretzeari lagundu, emakumeak arlo honetan ere bistaratzea eta emakumeen ongizatea lantzea dira egitasmo honen helburuak.

Ibilbideen aukera desberdinak egongo dira, Sallobenteko sekretuak oinarri hartuta.

2025-02-19T11:26:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo