Larunbat goizean Udalatx mendia gurutzerik gabe agertu zen, horren ordez, zutabean olerki bat agertu da non "izan zitekeen, argi, sutargi, muinarri edo oroigarri" irakutzen zen. Orduan hasi ziren udaltzaingoen ikerketak eta astelehen honetan bertan udala mendizale elkarteekin, alderdikideekin eta Arrasateko eragileekin biltzen hasi da hemendi aurrera egingo dena zehazteko.
Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian Arrasateko alkatearekin hitz egin dugu, Maider Morrasekin, Arrasateko alkatearekin, eta adierazi digu ikerketak aurrera egiten duen ahala gogoetarako lekua ere heldu dela eta herrikideen artean erabakiko dela zer egingo den gurutzea zegoen lekuarekin.