Buscar
Vida y estilo

Museo ibiltaria

Gasteizko Udalak erakusketa bat antolatu du Tuvisako autobus batean
Museo bat Tuvisako autobus batean
Museo bat Tuvisako autobus batean

Museo desberdina, originala eta bakarra. Tuvisako autobus bat aldi baterako museo bihurtu da, eta hainbat herrialdetan autobus horietako gidarietako batek egindako 30 irudi inguru erakusten ditu.

Hala, Tuvisako flotako autobusetako bat, , ‘museo’ ibiltaria izango da; izan ere," bidaiariez gain, Gasteizko kaleetan zehar erakusketa bat garraiatuko du. Izan ere, Udaleko garraio-konpainiak bere espazioa utzi du Juan A. Cortés gidariak egindako hogeita hamar argazki inguru biltzen dituen Igo zaitez mundura TUVISAn erakusketa bertan egiteko", Udaletik azaldu dutenez.

Tuvisak Udalaren konpinaiko eguneroko bizitzako partaide diren pertsona guztien artean kulturartek gune partekatua ahalbidetu nahi du erabiltzaileen eta langileen artean, "hiriko garraio-zerbitzuan inklusibitatea bistaratuz eta erraztuz", gaineratu dutenez.

Baina, nor da argazki hauen egilea? Zergatik agertuko dira egun hauetan autbusean? Nola sortu zen ekimen hori?

Juan Antonio Cortés de Luis (Gasteiz, 1977) TUVISAn gidaria eta artista da. Bere burua “autodidakta eta diziplina anitzekoa” dela dio eta, bere ibilbidean zehar, bidaien eta urpeko argazkigintzan espezializatu da. Hainbat erakusketa egin izan du Araban, eta erakusleiho-apainetan eta muralismoan hainbat lan egin du. Igo zaitez mundura TUVISAn erakusketako autobusak hurrengo hilabeteetan zeharkatuko ditu Gasteizko kaleak, bereziki 6. linean.

"Enpresak, bere autobusetako batean, erakusketa ibiltaria egingo du eta, bertan, 17 herrialdetan hartutako hogeita hamar argazki inguruz gozatzeko aukera izango da: Paris (Frantzia), Morondava (Madagaskar), Sumatra (Indonesia), Osaka (Japonia), Habana (Kuba) edo Ha Longeko badia (Vietnam)", ondorioztatu dute Gasteizko Udaletik erakusketa honen informazioaren inguruan.

2023-02-17T13:02:13+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo