Gipuzkoa

Musika emakumeentzako eskola bat Ginea Cronakyn sortzeko

Eguerdiko 12:30ean eskainiko da doako kontzertua Zubikoa frontoian
Musika emakumeentzako eskola bat Ginea Cronakyn sortzeko
Escuchar
01:32

Oñati eta Afrika ez dira inoiz hain batuak egon. Musika izango da lotura eta solidaritatea, hain zuzen ere, Gabonetako Kontzertua antolatu dutelako bai Oñatin eta baita Dhagguelen, Ginea Conakryko herritxoan, 12:30ean.

Gipuzkoan, Ganbara, Hots, Oñati abesbatza, musika banda eta banda gaztea izango dira Hator Hator errezitaldia eskainiko duten taldeak. Talde bakoitzak pare bat pieza interpretatuko ditu eta ikusleek doan gozatu ahal izango dituzte guztiak Zubikoa frontoian behin gonbidapenak jasota.

Urtero egiten den ekimen hau iaz, jada, hasi zen Afrikako herri honekin elkarlanean. Misiones de la Parroquia taldeak bertakoen egunerokotasuna hobetzeko ekimenak gauzatzen dituzte eta horien artean, gune horretan bizi diren emakumeentzako eskola bat sortzea dago. Proiektua gauzatzeko 100.000 euro behar dira eta kontzertu honetan egingo diren dohaintzak helburu hori betetzeko bideratuko dira.

Gipuzkoako Kale Nagusian Aitor Biainek, Ganbara eta Hotseko zuzendariak, proiektua azaldu digu "proiektu hau hiru urtetan gauzatuko da, ekintza ezberdinak egiten dira urtean zehar dirua biltzeko kontzertuaz gain. Iaz lortu genuen eraikinaren egitura sortzea, aurten eskola bera ornitu nahi dugu eta ondoren irakasleen kontratazioa egingo litzateke".

Kontzertuan Txoriak txori, Baga Biga eta Aita Madinaren hainbat abesti interpretatuko dira.

16/12/2022