MUSIKA-MÚSICA Jaialdiaren antolakuntzak, 22.000 pertsona baino gehiago gozatu dutela hiru egunez Arraga Antzokian Euskalduna Jauregian antolatutako 70 emanaldi baino gehiagorekin adierazi du. “Hiru egunez, publikoa Jaialdira musikaz gozatzera hurbildu da, pandemiaren aurreko datuak berdintzen”, abiaratu du.
Musika sinfonikoa, ganbera-musika, errezitaldiak eta opera-musika, familientzako saioez eta "Zinema arratsaldea" saioaz gain, gustu guztietarako proposamenekin osatutako programazioa izan da, eta sarrerak agortu dituzte asteburuko 24 saiotan, Arriaga Antzokiko irekiera-kontzertua eta Euskalduna Jauregiko Aditorioko itxiera-kontzertua barne.
“22 edizioren ostean, MUSIKA-MÚSICA erreferentziazko Jaialdia da, Bilbo musika klasikoaren Europako hiriburu bihurtzen duena eta Estatu osoko eta Frantziako bisitariak erakartzen dituena. Martxoko lehen asteburuan MUSIKA-MÚSICA nazioarteko hitzordua da musika klasikoarekin”, adierazi du antolakuntzak.
“Notak & Letrak” izenburupean, besteak beste, Beethoven, Liszt, Chaikovski, Purcell, Schubert, Schumann, Bizet, Strauss eta Marais bezalako konpositoreen eta Byron, Virgilio, Goethe, Ibsen, Ovidio, Cervantes, Shakespeare eta Tolstoi bezalako literaturagileen lanen bidez, musikan inspiratzen den literaturari eta literaturan inspiratzen den musikari eskaini zaio Jaialdia.
Jaialdia Musika-Música jaialdiaren hurrengo edizioan ari da lanean jada. Baina lehenago, musika klasikoa jaialdi formatuan entzungo da berriro ere Bilbon, martxoaren 31tik apirilaren 4ra, ostiraletik asteartera, Bilbao Arte Sacro (BAS) musika sakraren zikloaren edizio berri batekin. Horrela, Gizakundearen Elizan 5 kontzertu izango dira