Nagora Legarreta (Hernani, 1981), Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, eta sei urtez kazetari eta argazkilari lanetan aritu ondoren hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Argazkilaritzako teknikarekin esperimentatuz lengoaia propioa bilatzeko lan egin ondoren, 2016an, oinarri kontzeptuala duen lehen lana atera zuen argitara, ‘Hysteron’ izenekoa. Horren ostean ondu ditu ‘Suzko Irudiak’ (2017) eta ‘Ibaia ez da toki bat’, 2017 urtean, Odra ibaian, eta 2018-2022 Urumea ibaian garatutako proiektuak. Gaur egun, Legarretak proiektu artistikoen garapena eta irakaskuntza uztartzen ditu argazkilaritza eta sormenaren inguruan. Sortzaile ezberdinekin (musikari, dantzari, idazle...) ere kolaboratzen du haiekin elkarrizketan irudiak sortuz.
Nagore Legarretaren kultur gomendioak
- Abesti bat: ‘Flor De Maracujá’ (Gal Costa)
- Musika talde bat: Joseba Irazoki eta Lagunak
- Liburu bat: Alessandro Baricco-ren ‘Mr Gwyn’
- Antzezlan bat: ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ (Metrokoadroka Sormen Laborategia)
- Film bat: ‘Caro Diario’ (Nani Moretti)
- Kultur espazio bat: Azpeitiako Dinamoa