Gipuzkoa

Nahi baino sagar gutxiagoko uzta Euskal Sagardoarentzat

Euskal Sagardoa 2024ko Sagar Uzta aurkeztu da Etxezabal baserrian
Nahi baino sagar gutxiagoko uzta Euskal Sagardoarentzat
Escuchar
00:27

Euskadin sagasti asko dauden arren aurtengoan ez dira espero ziren beste sagar lortu, halaxe azaldu du Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian Unai Agirrek, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren koordinatzaileak. "Urte arraroa izan da, sagastiek loraldi luzea izan dute baina beroak erre zituen eta neguan hotz falta eduki dugu" kontatzen zuen koordinatzaileak eta "horri gehitu behar zaio bi urtean behin sagar gutxiago ematen dutela sagarrondoek" horrenbestez, espero baino sagar gutxiagoko uzta izango da 2024koa.

Zaporeari dagokionez, Agirrek azaldu digu berezitasunak dituela aurteko uztak "normalean sagar gutxiago daudenean azukre gehiago dute eta sagardoaren graduazioa altuagoa da, baina eguraldia dela eta, azukre gutxiago dute eta 6º inguru ibiliko da".

Goierri aldera sagar gehiago jaso dira kostaldean baino

Euskal Sagardoa Jatorri Deitura hazteke dago eta lanean ari dira Iparralde eta Nafarroako sagardogileekin Euskal Sagardoaren familia handitu dadin horrek uzta orekatzeko oso aurrepauso handia izango litzatekelako. Baina momentuz sagasti gehienak Gipuzkoan daude eta aurten Goierri aldean dauden sagastiek eman dute sagar gehien.

Zaporeari dagokionez, Agirrek adierazi du oraindik laster dela ezer zehatzik aurreratzeko baina, sagarraren ezaugarriak ikusita lurrintsua izango dela aurreikusten du eta gorputz handikoa. "Orain, eguraldi aldaketarekin taninoak hartuko dituzte sagarrek eta gorputz gehiago ekarriko dute hemendik bi astera, graduazio gutxiagorekin". Eguraldiak ere egingo dio fabore sagar bilketari gauean hoztu egingo duelako eta hurrengo asteetan biltzeko egun aproposak izango dira.

19/09/2024