Bizkaia

Nazioarteko gazte lider programa harreratuko ditu Bilbok

Bi astez topaketak nazioarteko 25 gazte iberoamerikar hartuko ditu
Gazte lider programak harreratuko ditu Bilbok

Gaur goizean, asteazkenak 7, Bilboko Udalak Gazte Lider Iberroamerikarren programaren barruan 25 gazte harreratu ditu. Ekitaldi honen barnean, bi astez, hitzaldi, topaketa eta Europako erakunde eta enpresetako bisita gidatuetan parte hartuko dute hautatutako iberoamerikarrek.

Antolatzaileek nabarmedu dutenez, Bilbo hautatu da bisitatzeko, “hiri-inguruneak berreskuratzeko eta hiri-plangintzako eta -biziberritzeko politikak ezartzeko ereduak sustatzen dituen hiriaren” eredu “argia” delako.

Programa honek ibilbide akademiko bikaina saritzen du, eta gazteon ibilbide profesionalean gidatu behar dituzten printzipioak eta balioak sustatzen ditu.

Oihane Agirregoitia Herritarren Arretako eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotziak Gazte Lider Iberoamerrikarren programan hautatutako 25 gazteei harrera egin diete gaur goizean.

25 pertsona horiek 2.000 hautagairen artean aukeratu dira. Programa honek ibilbide akademiko bikaina saritzen du, eta gazteon ibilbide profesionalean gidatu behar dituzten printzipioak eta balioak sustatzen ditu. Bi astez, hitzaldi, topaketa eta Europako erakunde eta enpresetako bisita gidatuetan parte hartuko dute hautatuek.

Hamazazpigarren edizio honen helburua da “pandemiaren ondoren planteatzen den desafioari heltzea, eztabaidatzea eta horri buruz hausnartzea: trantsizio hirukoitza, ekologikoa, produktiboa eta digitala eta soziala, herritarrekiko itun berri batean oinarritua, etorkizuneko belaunaldiak eta haien eskubideak ere barnean hartzen dituena eta Agenda 2030aren esparruan gizarteen mobilizazioa berriro aktibatu nahi duena”.

08/07/2022