Gipuzkoa

Neomak eta DJ Julius musika taldeek joko dute larunbatean

Igandean ‘Ama’ antzezlana eskainiko da eta hil guztian zehar musika eta antzerki ekitaldiak nagusituko dira
Ruper Ordorika hilaren 27an izango da Azpeitian. | ARGAZKIA: N.G.

Kulturaz kooperatibak gustu eta adin guztietako herritarrei zuzendutako emanaldiak antolatu ditu hil honetarako Azpeitian. Dagoeneko eskuragarri daude emanaldietarako sarrerak, Kulturaz atarian.

Lehenengo hitzorduak asteburu honetan izango dira. Larunbatean Neomak eta DJ Julius Sanagustin kulturgunean izango dira, 22.00etan. Musikaz gain, an-tzerkiak ere izango du bere lekua hil honetan kultur eskaintzan, izan ere, igandean Ama antzezlanaz gozatzeko aukera izango da, 19.00etan, Soresasu antzokian. Jon Oregik zuzentzen duen antzezlana “egunerokotasunean aurkitu ahal diren super-anti-heroiei buruzko istorioa da”.

Hurrengo hitzordua urtarrilaren 21ean izango da. Egun horretan, 22.00etan, Willis Drummond, Ro eta Trini Fox taldeen kontzertuak iragarri dituzte, Sanagustin kulturgunean. Urtarrilaren 27an, aldiz, Ruper Ordorika abeslaria Amour eta Toujours azken lana aukeztuko du, 22.00etan, Sanagustin kulturgunean, eta urtarrilaren 29an Anonyme popular taldearen emanaldia aurreikusi dute, 19.00etan, Soreasu antzokian.

Zine eskaintza ere izango da hil honetan: Go!azen (urtarrilak 22), Eo (urtarrilak 22 eta 23) eta Irabazi arte! (urtarrilak 28).

11/01/2023