Gipuzkoa

Nerabeak eta merkatariak jomugan

Gazteen hizkuntz ohiturak finkatzeko, eskolaz kanpoko Jarduerak eta aisialdia euskaraz jasotzeko garrantziaz ohartu dira, baita dendetako eskaintza euskalduntzeaz ere.
Gaztetxoak Eskola Kiroleko saio batean Lezoko Herri Eskolan

Oarsoaldea garapen agentzia eskualdeko lau Udalek (Errenteria, Lezo, Oiar-tzun eta Pasaia) sortu zutenean, 1993an, euskararen ezagutza, erabilera eta normalizazioa bultzatu behar zituela argi izan zuten, hasiera hasieratik.

Lehenengo urtetan euskararen ezagutza handitzea bazen, gaur egungo erronkak gazte eta nerabeek euskara gehiago erabiltzea eta merkataritza eta lan mundua euskaratzea dira.

Gazteen artean euskarazko hizkuntza ohiturak finkatzeko, eskola orduz kanpoko jardueren eta aisiaren garrantzia nabarmentzen duten proiektuak jarri dituzte abian.

Batetik, Kuadrillategi eta hari loturiko Motxian Eby, Asmazank eta Kuxkuxeroak ekintza zehatzak. Bestetik, Eskola Kirola eta haren eragin nahiz dimentsioa ere aprobetxatu nahi izan da eta iaz entrenatzaileen ia %100 euskaldunak ziren. Iaz 457 gazte aritu ziren Kuadrillategin eta Eskola Kirolan eskualdeko ikaslegoaren erdiak parte hartzen du.

Haur eta gazteei zuzendutako ekintzak familia bidezko euskararen transmisioarekin osa-tzen dira. Guraso euskaldunei zuzendutako irrati tarteak egin zituzten joan den maiatzean Gipuzkoako beste hamaika euskara zerbitzurekin batera. Ekintza guzti hauek 3.700 familietara iritsi ziren.

Hirugarren sektoreari dagokionez, urteak dira, 26 zehazki, Oarsoaldeko lau Udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari direla.

Iaz ere lanketa berezia egin zen merkatari-tza sektore jakin batekin: estetika zentroekin. Eskualdeko ia 50 establezimenduk parte hartu zuten urtean zehar egindako kanpaina desberdinetan.

Gainera, Oarsoaldeak hainbat laguntza eskaintzen dizkie, hala nola, errotuloak euskaraz jartzeko edo langileak euskara ikasteko erraztasunak. Testu zuzenketa eta itzulpen zerbitzua ere eskaintzen da.

Lantokiko praktikak euskaraz egitearen garrantziaz jabearazteko sentsibilizazio kanpaina burutu zen, Lanbide Heziketako ikasleei praktikak euskaraz egitera animatuz, eta lan munduaren euskalduntzeari buruzko gogoeta ere egin zen. Azkenik, nahi duten enpresetan euskara planak diseinatu eta haien jarraipena egiten da.

Azkenik, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina egin zuten, sare sozialen bidez, kartelen bidez eta zozketen bidez eta Eusko Jaurlaritzaren Betikoa. Gertukoa kanpainari atxiki ziren, eskualdean hainbat ekintza osagarri burutuz.

Hala ere, ez ziren euskara ez dakiten kolektiboetaz ahaztu. Honenbestez, helduen euskalduntzeari dagokionez, 2021ean 835 ikasle zeuden eskualdeko euskaltegietan.

Horrez gain, herritar etorri berriei zuzenduriko sentiberatze lanketa ere egin zuten.

‘Euskaraz Barra-Barra’ marka berria

Euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzeko helburuarekin, batean eta bestean badira euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren saltokiak, enpresak eta entitateak identifikatzen dituzten ziurtagiriak, euskaraz aritzeko eta zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna aitortuz, bezeroek eta herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Aurten, hilabete honetatik aurrera, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak zerbitzu sektorean gaitasuna identifikatuko eta aitortuko duen marka berria eta bateratua sortuko dute: Euskaraz Barra-Barra izango du izena, eta euskararen lurralde guztietara zabalduko dute.

Egitasmoa, berez, urtarrila edo otsaila aldera aurkeztu eta gainerako herrietara hedatuko bada ere, joan den udan zenbait udalerri, proba gisa, marka zabaldu zuten, Lezo, Oiartzun eta Pasaia horien artean.

Markaren xedea euskal lurralde osoko zerbitzu sektorean euskararen erabilera handi-tzea izango da. Horretarako, denden kanpoaldean pegatina bereizgarri bat jarriko da, erosleak jakin dezan denda horretan euskaraz egin eta ulertuko diotela.

Marka berria saltokietan jartzeko baldin-tzak honakoak dira: hamar langile arteko dendetan, langileen %50ak euskara ulertu beharko du eta hamaika langiletik gorakoetan, berriz, %30ak. Gainera langile guztiak euskaldunak ez diren saltokietan, euskaraz dakiten langileek txapa edo lepoko identifikagarri bat eramango dute, markaren irudiarekin.

Errenteria inaugura un espacio para el encuentro de las lenguas

La pasada semana Errenteria inauguró el espacio Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea, en la antigua biblioteca municipal, en la calle Magdalena. El edificio pretende asumir el carácter de lugar de encuentro de las lenguas locales y de la diversidad de las personas, contribuyendo a la convivencia lingüística del municipio y con el objetivo de incidir en la normalización política del euskera. Joxepa Antoni fue una bertsolari impulsora del euskera y referente de la cultura vasca. En ese sentido, coincide con el carácter del edificio. Este espacio que antes albergaba la biblioteca municipal se convertirá en un espacio de reflexión sobre las lenguas, donde tendrán su ubicación varias entidades: el centro de experimentación para la revitalización de lenguas minoritarias y promoción de la igualdad entre hablantes Badalab, la asociación de defensa de los derechos humanos SOS Racismo, la escuela de bertsolarismo Xenpelar y la asociación de euskera Lau Haizetara Euskaldunon Topagunea. Badalab lleva desde septiembre desarrollando su labor en las plantas superiores del edificio. Su principal función es contribuir desde la experimentación a que el euskera sea utilizado en los nuevos escenarios y sistemas de interacción del futuro, que aporte desde la experimentación. Lau Haizetara se ha trasladado a la planta baja y pronto le acompañarán SOS Racismo y Xenpelar.

Etiquetas
23/01/2023