Buscar
Araba

Neurri "gogorrak" eskatu dituzte klima-aldaketaren ondorioak arintzeko

Gizartea
Uretan freskatzen ari diren haur batzuen artxiboko irudia. Argazkia: Josu Chavarri
Uretan freskatzen ari diren haur batzuen artxiboko irudia. Argazkia: Josu Chavarri

"Zenbait ikerketaren arabera, beroketa globalak hotzari egotz dakiokeen heriotza-tasa jaistea eta tenperatura altuak direla eta, herio-tzak areagotzea ekarriko du". ISGlobalek (La Caixa Fundazioak bultzatutako zentroa) beroketa globalari buruzko azken azterketan ateratako ondorio nagusietako bat da hori.

Azterketa horretako kide batzuek berriki jakinarazi zutenez, "presakoa" da arintze-neurriak ezartzea; bestela, tenperaturak hurrengo urteetan maximoetara iritsiko dira: "Neurri larriak berehala ezartzen ez badira, tenperaturei lotutako Europako balantzeak gora egingo du hurrengo hamarkadetan". Hain zuzen, azterketa horretan esaten dutenez, tenperatura baxuei egotz dakizkiekeen heriotzen beherakadak "ez du konpentsatuko beroari lotutako hilkortasun-tasaren igoera gero eta handiagoa". Ildo beretik jarraituz, ondorio horiek ateratzeko, talde horrek Europako 16 herrialdetan 1998 eta 2012 artean erregistratutako hilkortasun eta tenperatura-datuak aztertu zituen, eta, lan horretatik, zientzialari-taldeak ondorioztatu zuen denbora tarte horretan erregistratutako heriotza guztien %7 baino gehiago tenperaturari egotz dakizkiokeela. "Tenperatura hotzek epelek baino hamar aldiz eragin handiagoa izan zuten hilkortasunean", adierazi zuten. "Hala ere, eredu epidemiologikoen bidez egindako proiekzioek adierazten dute ezen, berehalako arintze-neurri eraginkorrik sartzen ez bada, joera mende honen erdialdera alda litekeela, eta beroari egotz dakiokeen hilkortasuna azkar handitu", zehaztu zuten geroago. Hau da, eredu guztiek adierazten dute tenperaturak gora doazela pixkanaka, eta, ondorioz, "hotzari egotz dakiokeen heriotza-tasa jaitsi egin dela eta beroari egotz dakizkiokeen heriotzak gehitu egin direla; proposatutako agertokien arteko aldea beroari lotutako herio-tzen hazkundearen erritmoan dago", azaldu zuen Erica Martínez ikertzaileak txostenean. "Datuek adierazten dutenez, hurrengo urteetako tenperaturei egotz dakizkiekeen guztizko hilkortasun-zifrak egonkortu edo jaitsi egingo dira, eta, jarraian, hazkunde nabarmena izango da, mende erditik aurrera edo mendearen bukaerara bitartean gerta daitekeena, berotegi-efektuko gasen emisioen arabera", ondorioztatu zuen bere txostenean.

Xehetasunez

Ikerketa. "Zenbait ikerketaren arabera, beroketa globalak hotzari egotz dakiokeen herio-tza-tasa jaistea eta heriotzak areagotzea ekarriko du". ISGlobalek (La Caixa Fundazioak bultzatutako zentroa) beroketa globalari buruzko azken azterketan ateratako ondorio nagusietako bat da hau.

Esaldiak

Txostena "neurri larriak berehala"

"Neurri larriak berehala ezartzen ez badira, tenperaturei lotutako Europako balantzeak gora egingo du hurrengo hamarkadetan". Hain zuzen, azterketa horretan esaten dutenez, tenperatura baxuei egotz dakizkiekeen heriotzen beherakadak "ez du konpentsatuko beroari lotutako hilkortasun-tasaren igoera gero eta handiagoa".

 

"tenperaturak gora doaz"

"Eredu guztiek adierazten dute tenperaturak gora doazela pixkanaka, eta, ondorioz, hotzari egotz dakiokeen heriotza-tasa jaitsi egin dela eta beroari egotz dakizkiokeen heriotzak gehitu egin direla. Proposatutako agertokien arteko aldea beroari lotutako heriotzen hazkundearen erritmoan dago", azaldu zuen Erica Martínez ikertzaileak txostenean. "Datuek adierazten dutenez, hurrengo urteetako tenperaturei egotz dakizkiekeen guztizko hilkortasun-zifrak egonkortu edo jaitsi egingo dira, eta, jarraian, hazkunde nabarmena izango da, mende erditik aurrera edo mendearen bukaerara bitartean gerta daitekeena, berotegi-efektuko gasen emisioen arabera".

 

"tenperaturak gora doaz"

"Neurri larriak berehala ezartzen ez badira, tenperaturei lotutako Europako balantzeak gora egingo du hurrengo hamarkadetan".

2021-07-10T06:15:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo