Cultura

“Nire ahotsaren espresioa bilatzen dut, berez daukan nortasuna; gizatasun hori nahi dut”

Verde Prato aipatzea, Ana Arsuagaz hitz egitea da. Eta alderantziz ere bai. Txanpon baten bi aurpegiak bezala. Labetik atera berria du bere azken lana, seigarrena: ‘Bizitza eztia’
‘Bizitza eztia’ diskoa kaleratu du Verde Prato musikariak. / Maria Muriedas

Bere esanetan, taula gainera igotzerakoan bi izaerak agertzen zaizkio. Momentuaren arabera Verde Prato edo Ana Arsuaga, baina beti bihotz guztia jartzen duen artista bera da publiko aurrean aurkezten dena.

Azken proiektu honetan nondik jo duzu edo zer eskaintzen duzu?

Donato Dozzyrekin egindako disko bat da eta zazpi abesti ditu. Bere izaerak asko markatu du lana. Berak egiten duen elektronikak trantze moduko izaera bat dauka. Tekno lasai bat bezala ulertu daiteke gaur egun. Pixka bat tribala da, baina beti elektronikan oinarrituta. Niretzat beste musika mota bat esploratzeko pauso bat izan da. Agian geruza askorekin, konplexuagoa. Nik gauzak askoz minimalagoak egiten nituen. Beste aldetik, Italian egin dugu, bera Erromakoa baita. Horrek, nik uste, eragin egin didala. Italia nire buruan izan dut diskoa konposatzeko momentuan. Diskoaren nahasketa ere hantxe egin dugu eta horrek denak asko eragin du.

Elkarlan hau nola jaio zen? Zuk berarengana jo zenuen edo berak jo zuen zuregana? 

Berez, gehiago izan zen beraren hurbilketa. Berak ezagutzen zuen nire musika. Hasieratik gustatu zi-tzaion. Berak idatzi zidan era tematian nirekin lan egiteko. Nik koadroak ere pintatzen ditut eta bi koadro ere erosi zizkidan. Horrez gain, Londresen nik bere talde bat teloneatzea nahi izan zuen eta bertan ezagutu ginen orain dela urte erdi. Bertan hitz egin genuen, agian kolaborazio bat egin behar genuela eta azkenean album oso bat egin dugu.

Proiektu honetan, ari narratibo bat dauka diskoak? Edo kantak solteagoak dira? 

Solteagoak dira. Egia da gaiak errepikatu egiten direla: maitasuna, familia, laguntasuna, etab. Baina gero, nik uste, badago gauza bat orain arte ez zena hain agerikoa niretzat, hau da, letretan nabariago daude beste gai batzuk: feminismoa edo askatasuna, adibidez. Gai batzuk ez dira bakarrik sentipenetatik idatzita jorratzen.

Zure aurreko lanetan erritmo dan-tzagarriak erabili dituzu, zuk ere dantzatzeko gogoa zeneukalako. Azken lan honetan gogo berdinekin jarraitzen duzu, edo beste sentimendu batzuk dituzu? 

Bai, gogo berdinekin jarraitzen dut, baina, baita nik uste oso argia dela gozotasun batek jarraitzen duela garatzen. Gainera, Donatok ere zentzu horretan asko eman dio diskoari. Nolabaiteko patxada bat edo ukitu atsegin bat bezala. Lehen agian lanak ilunagoak ziren edo tragikoagoak bezala eta orain beste momentu batean nago. Ikusten da argitsuagoa dela momentua.

Zein puntutaraino baldintzatzen du letrak gero zure sormena? 

Beti ikusten diot lotura. Batzuetan modu ironikoan, mundu irekiago eta anitzago bati buruz hitz egin nahi badut, Adibidez, Bihotz iraultzaileak abestian horri buruz hitz egiten da. Abestia ia-ia tropikala da, dantzagarria, brasildar ukitu batekin. Amorru sentimendu bat jorratzeko, ez du zertan beti joan behar base oso ilun edo oso bortitz batekin. Tonu brasildar batean, gauza bortitzak esan ahal dituzu. Nik uste dut beti esploratu dudala hori; pixka bat bi gauza kontrajar-tzea gustatzen zait: musika eta letra esploratzea. Biak doaz eskutik.

Hizkuntzarekin ere asko jolasten duzu, bai, euskaraz, bai gaztelaniaz. Hizkuntzak zein puntutaraino baldintzatzen du sormen lana? 

Nire kasuan bai baldintzatzen du neurri batean. Egia da, niri berez euskaraz idaztea ateratzen zaidala. Zeri buruz hitz egin nahi dudanaren arabera, hizkuntza batean edo bestean inprobisatzen dut. Letra, normalean, egiten dudan azkeneko gauza da. Egindakoa entzuten dut, eta pentsatzen dut: hemen agian esaldi hau erderaz gustatu zait, eta hortik jotzen dut.

Zure lanetan etengabeko eboluzio bat dago. Denbora guztian bilatzen duzu estilo desberdinetatik edatea. Lan horretan zer da zailagoa: estilo desberdinak bilatzea edo behin estilo bat duzunean eta zerbait gusta-tzen zaizunean, zurea egitea?

Nik egia da, ez dudala asko pentsa-tzen horretan, nirea egitea, edo ez. Sentitzen dut hori azkenean iritsiko dela. Nire burua gehiago dago gustatzen zaidan abesti bat sortze lanean. Igual, bizio batzuk ez errepikatzeak gehiago kezkatzen nau. Gehiago pentsatzen dut kontzeptu horietan. Gehiago da estruktura jakin bat edo soinu jakin batzuek nire burua konbentzitzea. Hori da nire kezka.

Zuk adibidez, zure ahotsarekin ere asko jolasten duzu. Bai tonu grabeetara jotzen edo zorrotzagoetara. Esplorazio lan hori, oraindik deskubritzen zabiltza edo zure mugak ezagutu dituzu?

Nik nahi dut pentsatu baietz, badaukadala oraindik zer deskubritu. Gainera, ahotsa aldatu egiten da. Adibidez, nola pentsatzen ari zaren, ze zirrararekin, etab. asko aldatzen du ahotsa. Orduan, gehiago fijatu naiz disko honetan nondik esploratu abesti bakoitza, zein sentimenekin, etab; zolitasun horiek hartu ditut kontutan.

Kanta bat sortzen duzunean eta gorpuzten duzunean, orain arte, fokua abestiaren elementu guztietan jar-tzen duzu edo beti saiatzen zara elementu bat gainditzen?

Egia da ahotsa, niretzat nire tresna nagusiena eta gehien menperatzen dudana dela. Beti dago hor oso presente. Baina, egia da, ez dakit abestiaren arabera, gauza desberdin bat lortu nahi izaten dudala. Zerua abestian, adibidez, badago euri soinu bat. Abesti horretan ahotsa ez da garrantzitsuena. Gehiago da giro bat sortaraztea, ia-ia narratiboa; pelikula bat hasiera eta bukaera batekin sortzea bezala. Baina beti da abestiaren arabera.

Ahotsarekin jolasten duzunean, teknologiaren bitartez, asko aldatu daiteke, ez bakarrik autotunea erabiliz. Teknologiak ematen dizun laguntzaren muga non jartzen duzu?

Zentsu horretan nik ez dut autotunea erabiltzen, ez eta beste efektu oso potenterik ere. Reberra sartzen diot agian; baina, nire kasuan, bere alde guztiak ikusten dizkiot. Zen-tsu horretan, egiten dudan musikan, detailea eta ñabardura guztiak garrantzitsuak dira. Horregatik ez naiz asko pasatzen eta mugak oso gertu dauzkat.

Gaur egun, teknologia berriek hainbat aukera ematen dizkizute ahotsarekin jolasteko, eta ematen du errazagoa dela, nolabait, entzulea engainatzea...

Bai, baina teknologiek asko muga-tzen dute baita ere. Ahotsa aldatu dezakezu eta nota batzuetara afinatzera heldu, baina, gero, modu konkretu batean entzuten da, eta efektu horiek, autotunea eta bestelako efektuak, denak entzuten dira berdin. Lortu nahi duzunaren arabera hori ondo dago, baina, nire kasuan, espresioa bilatzen dut, eta ahotsak berez daukan nortasuna, bakoitzarena. Nik gizatasun hori nahi dut.

Arte ederrak ikasi zenituen eta zure bideoklipetan arte zuzendaritza lana egiten duzu. Ildo zehatz bat jarrai-tzen duzu edo berritasun bat bila-tzen duzu bideo-lan bakoitzean?

Momentuan buruan dauzkadan irudi eta unibertsoak islatzen saia-tzen naiz album bakoitzean. Azken honetan, Italiako zinema, Italiako giroa edo herri horren inguruan daukagun kontzeptua izan dut kontuan, zinematik eta koadroetatik eratorria. Hori saiatu naiz islatzen. Mundu argitsu bat, goxotasun bat, bideoklipetan ere bai. Disko bakoi-tzak ze kontzeptu daukan atzetik asko pentsatzen dut. Maria Muriedazekin eztabaidatzen ditut kon-tzeptuak eta gero berak egiten du bideoa nire ideietatik hasita. Lanketa bat dago hor.

Esana duzu agertokian Verde Prato bezala igotzen zarela, baina, eta kanten artean Ana Arsuaga ager-tzen dela. Gaur egun, Verde Prato agertzen da denbora guztian edo Anaren une batzuk daude oraindik? 

Ez da erraza azaltzen. Verde Prato aldi berean Ana Arsuaga da, inoiz baina gehiago; barrena uztea bezala. Baina, bat-batean kanten artean hitz egitea beste egoera bat da. Ez zait batere gustatzen eszenatokian hitz egitea. Askotan ateratzen zaizu zerbait esatea, baina ez dago gidoirik. Zer egin behar duzu egoera horretan? Jatorra izan behar duzu edo ez? Kar, kar, kar. Hori dena beti egiten zait pixka bat gogorra. Saia-tzen naiz asko ez hitz egiten. Lotsa puntu bat da eta oso kontziente izatea hor zaudela, jendea zuri begira dagoela. Niretzat ez da hain zaila nire lana erakustea, ez baitaude niri begira, baizik eta nire musikari. Baina, momentu batean: “Kaixo!, gabon!, Hemen nago!” esatea, hori benda kentzea bezala da. Nire lana aurkeztea niretzat hain da erreala eta intimoa aldi berean. Nire bihotz guztia jartzen dut horretan.

Euskal Herrian edo kanpoan jotzen duzunean, publikoaren eragina desberdina egiten zaizu?

Niretzat oso desberdina da eta beti etxean askoz beroagoa da dena, nik uste. Azkenean, desberdina da, eszenatokian, euskaraz hitz egitean, denak dauka beste zentzu extra bat. Ez duzu ulertu behar letra beti, noski; baina, askotan, adibidez, kanpoan nagoenean sentitzen dut: jo, abestia hau, agian, aspergarria da letra ulertu gabe; eta, hori, Euskal herrian ez zait gertatzen. Baina zerbait psikologikoa da gehiago, Gero egia da kanpoan harrera ona sentitzen dudala eta benetan nire musika gustatzen zaiela sentitzen dudala. Zentzu horretan oso polita da niretzako.

12/03/2025