Ekainaren 2an ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren 31. edizioa Ordizian, "Publikoa aI do!" da jaiaren leloa eta eskola publikotik aldarrikatu nahi dituzten ezaugarriak hauek dira: publikoa, euskalduna, aniztasuna eta inklusioa.
Urdaneta da Ordiziko Ikastetxea eta aldarri horien erakusle argia da, bertan 31 munduko jatorri ezberdinak nahasten direlako, 20 hizkuntza baino gehiago. Halaxe kontatzen du Patxi Zubizarretak idatzitako 'Munduketariak' liburuak.
"Gure ikasgelan mundu osoa kabitzen da –esaten digu andereño Kattalinek–, mundu osoa entzuten da bertan. Hori esaten du ze gure gelan euskaraz egiten dugu, baina ikasle batzuek edoz ere egiten dute, edo arabieraz, edo urduz, edo txineraz, edo ingelesez, edo errumanieraz… Eta orduan, noski, mundu osoa entzuten da".
Zubitarreta, ordiziarra da eta bere herriko eskolara joan zen 'Gelazkina' deitzen den proiektu bat garatzera, orduan bertako haurren istorioa ezagutu zuenean Munduketariak garatzen hasi zen.
Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian elkarrizketatua, Zubizarretak gela horretan dagoen aniztasunaren gainean hitz egin digu eta dibertsitate horren aberastasuna azpimarratu du. "Hizkuntzak topaguneak dira eta Ordizian dagoen Babel dorre hori interpretatu beharrean eraso edo arazo moduan, nik uste dut hizkuntza bakoitzaren koloreak integratu behar ditugula gure errealitatetik abiatuta, horrek elkartzen gaituelako".
Koloreak, hitzetan ez ezik, irudietan ere dira nagusi Jokin Mitxelenak egindako ilustrazioetan, irudietako haurrak eskolako protagonistetan daude oinarrituak eta kolore biziekin marrztu ditu marrazkilariak.