Buscar
Actualidad

Non jardun zuen lehen aldiz Ertzaintzak trafiko-istripu batean?

Ertzaintzak hainbat xehetasun eman ditu talde horren berrogei. urteurrenean
40 aniversario de la creación de las unidades de tráfico de la Ertzaintza
40 aniversario de la creación de las unidades de tráfico de la Ertzaintza

1983ko otsailaren 14an, hasi zuten ibilbidea Ertzaintzako trafiko-unitateek Euskadin. Unitate horietako agenteak lehenengo promozioko batzuk ziren. Lehenengo promozio horretako hainbat agente erakunde autonomiko nagusien segurtasun-lanetan hasi ziren 1982ko urrian, eta 1982ko lehenengo promozio horretako bigarren agente talde batek, 340 ertzainek, trafikoaren eta garraioaren arloan prestatzen jarraitu zuten, handik laster Euskadiko hiru lurralde historikoetako trafiko-unitateak osatzeko. Bizkaian 140 agente hedatu zituzten, 110 Gipuzkoan eta 90 Araban.

Arabako Trafikoko Lurralde Unitatea hasieratik egon da Iradier eraikinean, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren instalazioen ondoan.

Gogoratzen den lehenengo atestatua 1983ko otsailaren 18koa da, eta Bedian autobus batek pertsona bat harrapatu eta arin zauritu zuelako egin zen. Otsailaren 19an beste atestatu bat egin zen hildako pertsona batekin eta sei zaurituekin izandako istripu baten ondorioz; istripua N-634 errepidean, Zarautz eta Orio artean, gertatu zen 21:00etan. Orduko eginbideak idazmakinarekin eta zegozkion kalkoekin betetzen zituzten, eta kalkoei esker jatorrizkoa eta bi kopia izaten ziren epaitegira bideratu aurretik.

Ertzaintzak jarri zuen lehenengo trafikoko isuna 1983ko martxoaren 23koa da, eta arrazoia izan zen «Zama ez egokitzea eta zirkulazio-istripua eragitea, zamaren zati bat beste ibilgailu baten eta etxe baten kontra erori izanaren ondorioz». Gertaera horrek istripua eragin zuen N-240 errepidean, Gasteiz parean.

Gaur egun 463 agente daude Ertzaintzako trafikoko lurralde unitateetan, Bide Segurtasuna eta Atestatuak sailetan banatuta. Udaltzaingoekin elkarlanean lan egiten dute Euskadiko errepideetatik urtean igarotzen diren milioika ibilgailuren segurtasuna zaintzeko, Europarekin muga egiteak eta Itsasartea Igarotzeko Operazioaren bidean egoteak ematen dion berezitasunarekin.

Gaur egun 47 emakumek lan egiten dute trafikoaren arloan. Aldea oraindik ere nabarmena da, baina joera zuzentzen ari da promozio berriekin eta, batez ere, Emakumeak Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente-kategorian sartzeko 2026 I. Sustapen Plan berriarekin.

2023-02-20T14:00:08+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo