Buscar
Polideportivo

Norgehiagoka latza Eibarrek Ponferradan

Garitanok jokatzeko prest izango du Nolaskoain (16.15)
Los jugadores del Eibar celebran un gol en Ipurua.
Los jugadores del Eibar celebran un gol en Ipurua.

Azken postuetan diren Eivissa eta Malaga Ipuruan makurrarazi ostean, Eibarrek Ponferradinaren aurka jokatuko du gaur (16.15ean). Talde armagina tenore onean iritsiko da Toralinera jaitsiera postuetan dagoen beste aurkari bati aurre egin asmoz, talde ber-tziarra etxean arerio gogorra izaten dela jakin arren.

Talde eibartarraren entrenatzaile Gaizka Garitanok jokatzeko moduan izango du partida honetarako Peru Nolaskoain, Malagaren aurkako partidan bete bai-tzuen txartelak pilatzeagatik jasotako zigorra. Ezin jokatuko dute min hartuta dauden Blanco Leschukek, Aketxek eta Correak, eta gainerako jokalariak, printzipioz, lehiatzeko prest izango dira. Baita Quique ere, gaixorik zegoelako joan den astean deialdian ez sartzekoa zena, baina garaiz osatu eta minutu batzuk ere jokatu zituena. Malagaren aurka emaitza polita eman zion eskemari eutsiko dio Garitanok; Rahmani zelai erdian sendo errotuta, eta Stoichkov, bigarren jardunaldiz jarraian, puntan joka-tzeko.

Aurreko denboraldian Ponferradinak irabazi egin zuen Ipuruan eta Toralinen bina berdindu. Aurtengo lehen itzuliko azken norgehiagokan Eibar 1-0 nagusitu zen etxean.

ATARIKOA

PONFERRADINA Amir; Paris, Amo, Pascanu, Moi Delgado; Dani Ojeda, Nwakali, Diéguez, Vallejo; Yuri eta Derik.

EIBAR Luca Zidane; Tejero, Berrocal, Arbilla, Imanol; Sergio Álvarez, Matheus, Corpas, Javi Muñoz, Rahmani; eta Stoichkov.

Epailea Luis Mario Milla Alvendiz (Andaluziar Batzordekoa).

Ordua/estadioa 16.15ean / El Toralin.

2023-01-21T23:39:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo