
Kezkak bizi diren lekuan
Otsailaren hondarretan aurkeztu zuen Alba Tojo gasteiztarrak ‘Bizi’ izeneko erakusketa. Barne munduko sentimenduei kolore eman die obra honen bitartez, etaapirilera arte egongo da ikusgai Gasteizko LABE espazioan

Hitanoa ikasteko aplikazioa sortu dute Zumaian
Appstoren eta Playstoren jaitsi daiteke ‘Appa Hi!’ jolasa eta 35 eguneko ikaskuntza-prozesua da

Antzuolako Alardea komiki bihurtuta
Antzuolako Alardea nondik datorren, zer den eta nola ospatzen den gizarteratzen jarraitzeko helburuarekin, herritar guztientzako euskarri erakargarria sortu dute. Xabier Sagasta Lacalle ilustratzailearekin batera egindako lana da.

Aldiri kiroldegira telefono mugikorraren bitartez sartzeko aukera
Urretxuko Udalak Eusko Jaurlaritzaren Nik Patrika Digitala ekimenarekin bat egin du

Gaur egungo road movie kinkia
‘Hor konpon’ du izena Jone Arriolaren azken film laburrak. Kotxe zahar batean lapurreta txikiak egiten dituzten bi lagunen bitartez krisi existentziala eta aldaketaren beharra landu ditu zuzendari eibartarrak 14 minutuko piezan

Bruselak onartu du bidesaririk ez ezartzea autobiak erabiltzeagatik
Trukean, salgaien trenbidezko garraioa bultzatzeko neurriak sustatu behar dira

‘Sehaska kanta gorriari’ antzezlana estreinatuko du bihar Arta Kolektiboak Oñatin
Udalak emakume sortzaileen lana ikusgarri egiteko emandako bekaren fruitua da

Arabako fiskalitatearen azken mendea berreraikiko dute
Arabako Batzar Nagusiek eta Itunak irtenbidea emango diote Ekonomia Itunak 1878tik 1981era izan zuen bilakaerari buruzko “azterketa zorrotzik egin ez izanari”, azaldu dutenez

Usurbilgo Lanbide Eskola: proiektu berritzailez jositako ikastetxea
Bost familia profesionaletan banatzen diren Erdi eta Goi mailako zikloak eskaintzeaz gain, espezializazio kurtso bat ere egiteko aukera dute ikasleek, baita euren ikaskuntza-ibilbidea osatzera bideratutako hainbat proiektu eta programa

Zumaia Inda Mendikoek irteera berezia prestatu dute Aste Santurako
Apirilaren 6an irtengo dira Zumaiatik eta Irati, Orreaga eta Obaizeta ezagutzeko aukera izango da, besteak beste

Azpeitia: Giro ona nagusi Neguko Outletaren hasieran
36 saltokik neguan saldu ez diren produktoak jarri dituzte salmentan beherapenekin

Bederatzi film eskainiko ditu Mendi Tour-ek datorren astean Tolosan
Mendi Film jaialdiko pelikula onenak ikusteko aukera izango da Leidor aretoan martxoaren 6, 7 eta 8an