
Getariako Gabonetako sari txartelak eskuragarri izango dira astelehenean
Hilaren 22ra arte iraungo du, 1.000 sari inguru egongo dira eta urtarrilaren 6a baino lehenago gastatu behar dira

Bihar zabalduko dute Tolosako Elkartasun Kroseko izen-ematea
Aurten ere Shanti Kirolak dendan mila dortsal jarriko dira salgai, horietatik ehun kadeteen kategorian

Usurbilek alegazioak aurkeztu dizkio ETSko bikoizte proiektuari
Bizilagunek eta Udalak bat egin dute eta pasabidea eta auzoaren sarrera hobetzea eskatzen dute, besteak beste

Euskararen eguna koloreztatu dute Baztanen
Abenduaren 3aren inguruko ekitaldi eta ekimen ugari antolatu dira herriz-herri

Hamarkada bat Araban behar dutenei eta ahulenei laguntzen
Berjantzi Caritas gizarteratze-enpresak 10 urte bete ditu lan-munduan txertatzeko aukerak eskaintzen

Lanak amaitu ondoren, haitzulo “seguruagoa” Floridan
Amaitu da Floridako haitzuloan erreforma estrukturala eta artistikoa egiteko esku-hartzea

Amurrion abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken fasea
Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita arituko dira larunbatean Bañueta kiroldegia ospatuko den saioan

Urretxu-Zumarraga ikastolako 2. DBHko ikasleek bigarren eskuko azoka egin dute
Urretxu-Zumarraga ikastolako 2. DBHko ikasleak bigarren eskuko azoka egin dute Pagoetako gune soziokulturalean (eliza ohia). Horrelako ekintza bat antolatzeko, lankidetza, parte hartze kolektiboa, elkartasuna…

HernaniKomik azoka ospatuko da ostiralean eta larunbatean
Atsegindegi plazan euskarazko azken lanen aurkezpenak egongo dira

Azpeitia: Lau gazte aukeratu dituzte Arkupehotsak berritua gauzatzeko
Musikariek formakuntza teknikoa eta artistikoa jasoko dute Dinamoan eta kontzertu bana eskainiko dute Sanagustinen

Ehunka Ahobizi eta Belarriprest Euskaraldiari ekiteko prest Baztanen
Baztango Euskaraldiko Batzordeak hainbat ekimen antolatu ditu euskararen aldeko ariketa soziala aktibatzeko bidean

Zumaia: Inda Mendikoak Aralarreko ekialdera joango dira igandean
Autobusa Txomin Agirreko geltokitik irtengo da beti bezala goizeko 7.30ean eta edonor joan daiteke