
Kolore eta usain propioa duten ipuinak
Bere 50. liburua argitaratu berri du Antton Irusta idazle eta ipuin kontalari usansoloarrak: 'Koloretako ipuinak'. Ibaizabal argitaletxearen babesean kaleratu du, eta Enrique Morente aritu da marrazkilari lanetan

Egoitz Txurrukaren kultur gomendioak
Telebista aurkezle mallabiarrak 'El Conquistador del fin del mundo' saioan parte hartu zuen, gero Gaztean irrati esatari lanean aritu zen, eta egun ETB2ko 'Esto no es normal' lehiaketa aurkezten du

Mikel Laboa poliedrikoa
Mikel Laboaren aurpegi anitzak komiki batean bildu dituzte Unai Iturriagak, Harkaitz Canok eta Joseba Larratxek. Errealitatearen eta fikzioaren arteko jolasaren bidez, kantautorearen munduan barrena bidaiatzeko proposamena da 'Ni ez naiz Mikel Laboa'

Itziar Atienzaren kultur gomendioak
Madrilen jaiotako aktoreak Zuzenbide ikasketak egin zituen eta itzultzaile eta euskara teknikari lanetan aritu zen hainbat urtez, antzerkian zein ikus-entzunezkoetan ibili aurretik

"Kapa asko ditu liburuak eta kapa denetan nago ni; baina ez da niri buruzko liburu bat"
Hitzen jolasa beste alor batera eramanda, lehen liburua argitaratu du Anari Alberdi Santestebanek: 'Gari eta goroldiozko'. 50 urteko emakume batek bi bidaiatan ikusitakoak eta hausnartutakoak batzen ditu narrazioak

"Gure txanda da. EztanDa egin nahi dugu!"
Durangoko Azokako Komunikazio Taldeko Izaskun Ellakuariagak azken ordukoa eman digu

Amancay Gaztañagaren kultur gomendioak
Musikari eta aktore ekuadortarrak pare bat laburmetraitan, antzerkian eta zenbait telesailetan ibilia da, biolineko irakasle titulua edukitzeaz eta Grises musika taldeko kide izateaz gain

Argitaratu gabe zeuden Xabier Leteren bi poema-sail berreskuratu dituzte
EHUko ikerlari Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegiren ustez oiartzuarra ezin da “partzialki ulertu”, horregatik haren kanta eta abestiak parez pare aurkeztu dituzte bilduma batean.

Julen Idigorasen kultur gomendioak
Irrati esatari donostiarra argazkigintza zein bideogintzan ibilitakoa da, eta bere irratiko ogibidea musikari eta sortzaile bezala egiten duen jardunarekin uztartu ditu 2008 urtetik, tartean, Skakeitan proiektua

"Ez nuen oso esplizitua izan nahi, uste dudalako egun ez dugula horren beharrik"
Maialen Lujanbiok 2017ko Txapelketa Nagusian kantatutako bertsoak oinarri hartuta, nobela grafikoa kaleratu du Ainara Azpiazuk, irakurlearen hausnarketari bide emanez

Mirari Martiarenaren kultur gomendioak
Umoregile oiartzuarrak, egun EiTB-ko Hitzetik Hortzera programan dagoenak, Idoia Torregarai bikote artistikoren batera 'Luze edo motz' bakarrizketa saioa eskaintzen dabil herriz herri

"Autobiografia bat da, baina kasik nobela baten modura irakur daiteke"
Danele Sarriugarteren eta Katakrak argitaletxearen eskutik heldu da 'Assata Shakur - Autobiografia lan bat'. Lehen pertsonan kontaturik, itzultzaileak eta editoreak goraipatu egin dute Shakur ekintzaile antiarrazistak bere bizipenak kontatzeko duen narraz