Cultura

Oaia Peruarena

Oaia Peruarena.

Oaia Peruarena Irunen jaio zen 1972an, baina Beran bizi da bost urte zituenetik. Txikitatik datorkio margoarekiko zaletasuna eta Ignazio Larramendirekin jaso zituen lehen ikasketak. 17 urterekin ikasketak utzi eta altzariak margotzen hasi zen. Hasiera batean margolari inpresionistek paisaiarekiko zuten begirada izan zuen oinarri, baina sakontzen doan heinean eta zer adierazi nahi duen horren adierazpen modu egoki bat bilatu nahian, begirada beste bide batzuetan jarriko du. Koloreak garrantzi handia du Peruarenaren lanean, trazua eta margoaren fisikotasunarekin batera hori baita bizitako intentsitate horri adierazpena emateko erabiltzen duen tresna. Margoa, bizitzan izenik ez duten indar guzti horiei adierazpen eta irteera emateko instrumentu bezala bizi du artistak.

Oaia Peruarenaren kultur gomendioak

Abesti bat: Mikel Laboaren edozein

Musika talde bat: Mumford & Sons

Liburu bat: ‘Biografia del silencio’ (Pablo d’Ors)

Film bat: ‘Interstellar’

Kultur espazio bat: Guggenheim museoa

Euskaraz erositako azken liburua: ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’, ‘Eh Petrel!’ (euskaratua)

Dantza talde bat: Kukai dantza taldea

11/02/2023