Aste honetan, Oarsoaldeko lau udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkatari-tzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko helburuarekin, Euskaraz, osasuntsu! ekimena martxan jarri dute.
Badira 26 urte lanketa berezia egiten dela merkataritza sektore jakin batekin, eta, aurten osasungintzako establezimenduei zuzenduko zaien ekimena abiatuko da. Dagoeneko 59 establezimenduk egin dute bat kanpainarekin.
Ekimen honetan parte hartzen duten dendek, hainbat abantaila izango dute. Hasteko, apirilaren 19tik uztailaren 27ra bitartean, 100 egun, 100 hitz egutegia banatuko zaie, honela euskarazko hitz bat ikasteko aukera ematen zaie eta esaera zahar bat ere.
Ekainean, Euskaraz, osasuntsu! leloa daraman lanpasa bana emango diete parte hartzen ari diren establezimenduei, sarreran jar-tzeko.
Azkenik, azaroaren 2tik 17ra kanpainan parte hartzen duten osasungintzako establezimenduetan euskaraz egiten duten bezeroei banatzeko giltzatako sorta bana helaraziko diete.
Oraindik kanpaina honetan parte hartzeko aukera dago. Interesa dutenek bere herriko Euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko dute.