Buscar
Gipuzkoa

Ogia doan urteko lehen haurrarentzat

Gipuzkoa Okinak elkarteak urte osoko ogia oparituko dio Aimar Sebastian Herreraren familiari
Aimar Sebastian, bere ama Jackelinerekin. | ARGAZKIA: N.G.
Aimar Sebastian, bere ama Jackelinerekin. | ARGAZKIA: N.G.

Gipuzkoa Okinak elkarteak urte osoko ogia oparitu dio aurten Zumarragako ospitalean jaio den lehen haurraren familiari. Haurrak Aimar Sebastian Herrera Sanchez du izena eta urtarrilaren 2an jaio zen, 16.30ean. Ekimen honen bidez, okinek ogiaren ekarpen nutritiboa aldarrikatu dute,

Aimar Sebastianen gurasoek Jackeline Sanchez eta Jorge Herrera dute izena. Aimar Sebastian beraien hirugarren semea da. Beste biek Ainhoa eta Aitor dute izena. Aimar Sebastianek mundura etortzeko gogoa zuen nonbait, espero baino 20 egun lehenago jaio baita.

2023-01-10T07:01:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo