Buscar
Gipuzkoa

Oiartzun | Udala asteburuetako botiloiengatik kezkatuta agertu da

Oiartzun | Oiartzungo Udala ere asteburuetako botiloiengatik kezkatuta agertu da
Oiartzun | Oiartzungo Udala ere asteburuetako botiloiengatik kezkatuta agertu da

oiartzun – Herenegun Lezoko Udaleko gobernu taldeak botilioiak eragindako ekintza bandalikoak eta kalte material ugari salatu zituen bezala, atzo Oiartzungoak kezkatu azaldu zen ere.

"Azken asteburuetan maiz jarrera desegokiak ikusi ditugu gure herrian. Hondakinak nonnahi utzita, dena zikin, azpiegiturak hondatuta, gaueko ordu txikietan musika ozen... Jarrera horiek onartezinak dira. Herritarrekiko eta herriarekiko errespetu falta dira. Udalak hori argi eta garbi adierazi nahi du, denon ardura baita herria eta herrikideak ere zaintzea", azpimarratu zuten Oiartzungo Gobernutik.

Ohar baten bitartez, gehien kaltetuta agertu diren eremuak Ibargain parkea, ikastetxeetako inguruak, frontoiak eta lagunartean elkar-tzeko lekuak izan direla gaineratu zuen gobernuak, "baina azken asteetan areagotu egin da horietan egoteko ohitura. Herritar guztiok gozatzen dugu leku horietan eta garbi topatu nahi izaten ditugu, farolek argia egiten dutela eta azpiegiturak (eserlekuak, paperon-tziak...) egoera onean. Horretarako, argi dago ingurua zaindu egin behar dela".

Eta gaineratu zuten: "Jarrera desegokiak identifikatu eta zuzendu behar ditugula argi dugu eta hori da Udalaren helburua, baita Udaltzaingoaren bidez egiten den lana ere".

2021-06-04T08:02:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo