Gipuzkoa

Oiartzun: Udalak Maria Josefa 'Maddi' Sansberro omendu du

Sansberroren senideek oroigarria jasotzen. Argazkia: N.G.

Oiartzun – Maria Josefa Maddi Sansberro Etxeberria oiartzuarra omentzeko ekitaldi instituzionala izan zen larunbatean. Sansberro nazien kontzentrazio eremuetara deportatu eta hildako oiartzuar bakarra da. Giza eskubideen urraketen erreparazioa izan zuen helburu ekitaldiak.

Oiartzungo Udalean ordezkari-tza duten bi alderdiek, EH Bilduk eta EAJk, bizikidetzaren bidean, kontsentsuz eta elkarrekin antolatu zuten aitortza ekitaldia. Izan ere, larunbateko aitortza Oiartzungo Udalak legegintzaldi honetan egin dituen beste jarduera batzuekin lotua dago.

Errenteriako La Ilusión elkartearen proposamenetik abiatuta erabaki zuen Udalak Sansberrori aitor-tza ekitaldia antolatzea eta aurreko aste guztiko Hego Euskal Herriko deportatuen historia ezagutzera emateko ekimenak. Jexux Leonet alkateak esan zuenez, "oso garran-tzitsua da ahanzturan ez geratzea Maria Josefarena bezalako istorioak, gure herriaren historia ere badelako. Gai hauek isilean egon dira, baina beharrezkoa da gertatukoa gogoratzea eta aitortzea".

Sansberroren senideek hartu zuten parte ekitaldian, baita Oiar-tzungo Kattin Txiki eta Errenteriako La Ilusión talde memorialistetako kideek ere. Gainera, Ion Gambra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubide eta Kultura Demokratikoko zuzendaria bertan izan zen ere.

16/11/2021