Urriaren 22an Alternatiben Oihartzuna eguna antolatu dute Oiartzungo eragile ezberdinek. Egitasmo honi esker, herrian martxan dauden praktika eralda-tzaile eta burujabeak partekatzeko eta ezagutzera emateko aukera izango da.
Egun osoko egitaraua antolatu da eta Oiartzungo Udalak zaintza sare publiko-komunitarioa sortzeko martxan jarri duen Zaintzadi proiektua azalduko du. 12.30ean izango da, Arizmendienean.
Deialdi horretan, herriko beste esperientziak ezagutzeko aukera ere izango da: OinHerri, herri hezi-tzailea; Elika, Labore eta Arraztalo, elikadura burujabetzarantz; Zituene pasta obradore kooperatiboa, ekintzailetza eredu alternatiboak; energia komunitateak, etorkizuneko eredu energetikoa eraiki; Kulturaren plaza bizi eta bizigarria eta herriko musikariak, autogestioa.
Aurretik Burujabetza edukiz jantziz mahai ingurua izango da, 10.30ean, Arizmendienean. Goiz osoan zehar alternatiben azoka ere antolatu dute Doneztebe plazan.
Herriko produktuekin bazkaria egingo dute, harreman sareak sor-tzeko. Txartelak Miren tabernan eta Garmendin eskuratu daitezke. – A.M.