Asteazkenean hasiera emango zaio, beste urte batez, herritar talde batek, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, antolatutako Hi-tzen Lihoa zikloari. Literaturaren, antzerkiaren, musikaren, bertsoaren eta arte plastikoen bueltako edizioa prestatu dute; herritik sortua euskal herritarrentzat.
Aurtengo edizioari Begiradak izena jarrio diote, arreta jarri nahi dutelekako lehendik sortuta dagoenari berriz begiratzean. Helburu hauek praktikan jartzeko asteazkenetik igandera arte, egitarau oparoa prestatu dute.
Honela, asteazkenean udaletxeko areto nagusian, Eider Bergaretxek manifestua irakurriko du 19.00etan. Ondoren, Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako ikasleen erakusketa zabalduko da: Antton Mendizabalen Intxixua abiapuntu hartuta, bertsoak, ilustrazioak eta eskulturak ikusi ahalko dira. Amai-tzeko, gaztetxoen poesia irakurketa izango da, Amaia Lasaren Nereak ez diren lurralde hauetatik poema oinarri hartuta.
Ostegunean, 19.00etan Onintza Etxebestek Baserri hedatua tesia eta liburua aurkeztuko ditu udaletxeko areto nagusian.
Ostiralean, 22.00etan Pasadena taldearen kontzertua izango da udaletxean. Sarrera zazpi eurotan, txokolategian eros daiteke.
Larunbatean, 11.00etan, Arizmendienean, Allende Arnaiz artista lan-tzen ari den Atoz Pekataria proiektua aurkeztuko du modu praktiko batean. Partaideek obra honetako esaldi bat serigrafiatuko dute; horretarako, kamiseta, alkandora edo oihalezko euskarri bat ekar dezakete. Ondoren, Arizmendieneko kapera bisitatuko dute jatorrizko inskripzioak ikusteko. Izen-ematea, e-posta bidez egin beharko da, hi-tzenlihoa@gmail.com helbidean, beranduenez ostegunera arte.
Arratsaldean, 18.30ean, Josune Gorostegik eta Titika Rekaltek Berrehun dukat antzerki dokumentua, Ehun dukat antzezlanean oinarritua, Done Eztebe elizan eskainiko dute. Sarrera zazpi eurotan eros daiteke txokolategian.
Amaitzeko, igandean 11.00etan, irakurketa jarraitua izango da Kontzejupean. 14.00etan bazkaria prestatuko dute Girizia elkartean (txartela 20 euro, langabetuek hamabost euro, bertso-saio literarioa barne, txokolategian) eta, 16.00etan bertso-saio literarioa hasiko da Uxue Alberdi, Igor Elortza eta Alaia Martinen eskutik. Gai-jartzailea Iñigo Astiz izango da. Sarrerak bost eurotan Garmendi txokolategian daude.