Buscar
Gipuzkoa

Oiartzunek zergak eta tasak 2023an %1,5 igotzea onartu du

Lehen aldiz, gurasobakarreko familiek prezio bereziak izango dituzte kiroldegian eta udalekuetan, baita familia ugariek ere
Oiartzungo Udala
Oiartzungo Udala

2023ko udal zergen ordenantzari hasierako onarpena eman zitzaion Oiartzungo iraileko ohiko udalbatzarrean, EH Bilduren aldeko botoekin. Irizpide orokor gisa, %1,5 igoko dira udal tasak eta zergak datorren urtean, nahiz eta salbuespenak ere izango diren. Era berean, gurasobakarreko eta familia ugarientzat kiroldegi eta udalekuetan tarifa murriztuak sortzea adostu zuten.

Jon del Olmok, Ogasun zinego-tziak, azaldu zuenez, “normalean KPIaren araberako igoera aplika-tzen den arren, jakitun gara egoera ekonomikoa zaila dela, soldatek eta pentsioek ez dutela KPIak izan duen igoera eduki eta herritarrek eroste ahalmena galdu dutela”. “Horregatik, proposatzen dugu igoera orokorra %1,5ekoa bakarrik izatea, zerbi-tzu publiko duinak mantentzen jarraitzeko, era berean herritarren egoera ekonomikoa kontuan hartuta”, gaineratu zuen.

Honekin batera, gurasobakarreko familien kasurako lanketa egin dutela azaldu zuen, “beraien ezaugarri bereziak kontuan izateko”. Gauzak horrela, lehen aldiz, prezio bereziak izango dituzte kiroldegian eta udalekuetan. Familia ugariek ere tarifa murriztuak izango dituzte.

Oiartzungo EAJ/PNV udal taldea abstenitu zen. Janire Mitxelenak udal taldearen izenean hitz egin zuen: “Gure aldetik, zerga eta petxa batzuen igoerarekin ados egon arren, txakurren gorde eta jasotzearenarekin esaterako, gauden egoeran gure ustez, zergak eta petxak izoztu behar dira. Negu gogorra datorrela abisatzen ari dira”.

2022-10-01T19:23:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo