Buscar
Cultura

Olatz Beobide

Olatz Beobide.
Olatz Beobide.

Olatz Beobide Donostiako Santo Tomas Lizeoan hasi zen antzerkia egiten. Eusko Jaurlaritzaren Antzerti eskolan diplomatu ondoren, London Theatre Center-en jaso zuen formakuntza Gipuzkoako Foru Aldundiko beka bati esker. Frantzian ere luze ibili zen Theatre du Rivage eta Theatre des Chimeres antzerki taldeekin. Euskal konpainia ugarirekin egin du lana (In fraganti, Oleanna, Errudun jaioak, Nomofobikak, Zaldi Urdina...). Euskal Telebistan bai aktore bai zuzendari lanetan ibili da. “Goenkale” zazpi denboralditan zuzendu zuen, “Aitaren etxean” ikusi genuen aktore lanetan eta “Eskamak kentzen” saioan Pedro Fuentesekin batera zuzendaritza lanetan. Azken urteetan Serie digitalak landu ditu: “Nomofobikak” eta “Gutuberrak”. Gaur egun, “Hackerrak” antzezlanarekin dabil, eta 2022ko Pabellon 6ko antzerki labur onenaren Alex Angulo saria irabazitako Amaya mikroantzerkiarekin. Zineman aktore lanetan egindako azken lanak: Enaut Castagneten “Muga” laburmetraia (2022ko Lekeitiko Zine Bileran Film onenaren saria), eta Pablo Morenoren “La sirvienta” luzemetraia, martxoak 21ean estreinatuko dena.

Olatz Beobideren kultur gomendioak

Abesti bat: Ainara Ortega Barrenetxearen ‘Onin’

Liburu bat: Maggie O’Farrel-en ‘Hammet’

Antzezlan bat: ‘Eresia’ (Oier Zuñiga, Belen Cruz eta Eneko Gil)

Dantza ikuskizuna: Haatik dantza taldearen ‘Ur bizitan’

Film bat: Estibaliz Urresola Solagurenen ‘20.000 especies de abejas’

Webserie bat: ‘Belarri bero, bai esan?’. Sexualitatea eta umorea ikuspegi feministatik lantzen dituen webserie zoragarria

Kultur espazio bat: Harri Xuri, Luhuson (Lapurdi)

Erakusketa bat: Leonor Carrington idazle, eskulturgile eta margolariaren erakusketa, Madrilen

Irratsaio bat: Euskadi Irratiako ‘Arratsean’, Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikanorekin

2023-03-18T17:07:09+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo