Oporretan dira eskualdeko ikasle eta irakasleak. Atzo izan zuten azken lan eguna, eta ttipienek ederki ospatu zuten. Elizondon, erraterako, urteroko ohiturari jarraiki ikastetxe desberdinetako ikasleak karrika-karrika ibili ziren baserritzar jantziak soinean, Olentxero ttikirekin batera, euren kantuekin herria alaitzen eta Eguberri ona opaz herritar guztiei. Bihar Olentzero eta Mari Domingiren etorrera espero dute.
Navarra