Araba

Ondare-balioa arabarrentzat

Lerro hauekin batera agertzen den irudian, Kexaako eraikin-multzoa. | ARGAZKIA: DNA

Kexaan gertatu ziren Arabaren eta Euskal Herriaren historiako pasadizo aipagarrienetako batzuk. Aiaratarrengandik jaso dugun kultur ondarea, Kexaako monumentu multzo bikaina, kultur ondasun kalifikatu bat da. Nobleziaren ondare zibil gisa, zatirik handiena XIV. mendearen bigarren erdian eratua, bera da hobetoen mamitu zen ondaretako bat, eta gaur egunera arte hobetoen zaindu zenetako bat”. Horrela definitzen du Arabako Foru Aldundiak lurraldeko ondare garrantzitsuenetariko bat. Ondare hori erakunde horien eskuetara pasatuko da, arabarren eskuetara, 2.694.000 euroko balioarekin.

Keexako eraikin-multzoa Aiarako udalerrian kokatuta dago eta babes bereziko kultur ondasuntzat hartzen da. Ongien kontserbatutako ondare zibil eta noblezialaren adibideetako bat da, eta Aiaratarren eguzki-dorreak eta San Joan Bataiatzailearen komentuak osatzen dute, XIV. mendean Fernán Pérez de Ayalak sortuak.

Aipatzekoa da Arabako Foru Aldundiak, urte askotan negoziatzen aritu ondoren, Kexaako Eraikin- Multzoa eskuratzeko akordioa itxi zuela abenduaren amaieran. Erosketa Foru Gobernu Kontseiluak onetsi zuen orduan ere. Santo Domingo de San Sebastián monasterioko Ama Dominikoen Kongregazioaren jabetzakoa den konplexua lurraldearen esku geldituko da. “Aiaratarren leinuaren eta Kexaako oinetxearen arteko batasun estu-estu hori agitu zen jauregia eraiki zenean, 1378. urtean moja domingotarren komentua sortu zenean, Aiaratarren leinuaren mausoleoa ezarri eta Adatseko Ama Birjinaren kapera-dorrea eraiki zenean. Adatseko Ama Birjinaren kaperan biltzen da Kantzilleraren ahalegin artistikoen muina”, baloratu zutenez. Ildo beretik, Arabako Foru Aldundiak Kexaako Eraikin osoa erosteko interesa azken hogei urteetan egindako ahaleginari zor zaio. Izan ere, eraikin eta altzari artistikoak zaharberritzeko lan garrantzitsuak egin dira, Arabako ondareko kultura-ondasun hori babesteko eta berreskuratzeko. Halaber, haren balioa baloratzeak Aiarako eskualdearen garapen ekonomiko eta sozialari lagunduko diola uste da.

Kokapenari dagokionez, Eraikin-multzoa Aiarako bailararen erdian dago. Bertaratzeko Amurriotik Artziniegara doan C-624 bidea hartu behar da eta Errespalditza parean bidean.Honako eraikin hauekin osatzen dute multzoa: jauregia, Aiaratarren leinu-etxea (Komentu berria), San Juan Bataiatzailearen Komentua (Komentu zaharra), Virgen del Cabello Elizaren kapera eta dorrea eta San Juan Bataiatzailearen Eliza.

Komentua

Xehetasun batzuei dagokionez, San Juan Bataiatzailearen Komentuak bi solairu dituen klaustro karratua du eta horren inguruan banatzen da. Behe solairuak ganga ertzduna du, puntu erdiko fajoi-arkuak dituena. Gakoak Santo Domingoren ordenaren XVIII. mendeko gurutzez eta harmarriz apainduak daude. Argitasuna okulo eta leiho errektangeluarren bidez lortzen da.Batzar-gela XVIII. mendekoa da, holako esparru zabal barrokoa da, estalki laua du eta bai aldeetan eta aurrealde bietan ilargixkak ditu. Estalkia modu geometrikoan jarritako ornamentuzko molduraz apainduta dago. XVIII. mendeko arkitektura zibilerako interes aipagarria duen egoitza da. San Juan Bataiatzailearen eliza komentuko tenplu nagusia da eta Kexaako parrokia. Portada ertz biziko lau arkibolta dituen arku zorroztua da eta ez dago dekoratua. Absidea harlangaitzezkoa da, poligonala. Barruan bost tarteko nabea da, bostetik hiru elizan eta bi koruan.

04/02/2023